Nekazaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tokiko ekoizle txikiek eredu aldaketa eskatu dute Nafarroak elikadura burujabetza lor dezan

Iruñean egin duten manifestazioan parte hartu duten elkarteen izenean, Miriam Otxotorena artzainak aldarrikatu du "nekazaritza eredu berri bat" posible dela.
Manifestazioa Iruñean
Manifestazioa Iruñean

Hamabi nekazaritza elkartek manifestazioa egin dute larunbat arratsaldean Iruñean nekazaritzaren eredu aldaketa exijitzeko. Horretarako, alternatibak daudela aldarrikatu dute, elikadura burujabetza lortzeko bidean.

Manifestazioa Konstituzio plazatik abiatu eta Gazteluko plazan amaitu da, eta animaliak ere eraman dituzte abeltzainek.

Iruñean egin duten manifestazioan parte hartu duten elkarteen izenean, Miriam Otxotorena artzainak aldarrikatu du "nekazaritza eredu berri bat" posible dela.

"Berehalako trantsizio agroekologikoa behar dugu, Nafarroak elikadura burujabetza lor dezan, azken urteetan nabarmen hazi baita abeltzaintza industriala. Hain zuzen ere, eredu horren aurka egiteko atera gara kalera, toxikoa eta kutsagarria delako, eta horren aurrean alternatibak daudela uste dugulako", erantsi du.

Horretarako, beharrezkoa da pestizidak eta organikoak ez diren ongarriak murriztea, makroetxaldeetan jarduteko lizentzia gehiago ez ematea, eta 2030erako egun existitzen diren etxalde horiek % 50 gutxitzea.

Gainera, beharrezko jo dute dirulaguntzak beste modu batera banatzea, "trantsizio horri laguntze aldera". "Zirkuitu laburrak sustatzea eta kontsumo zein banaketa ereduak aldatzea ere eskatzen dugu. Ekoizle txikiok zailtasunak ditugu gure merkatuak sortzeko, baina nafar kontsumitzaileei berton ekoitzitako produktuak kontsumitzeko aukera eman nahi diegu", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X