Lan Osasunaren Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CAFeko enpresa batzordeak amiantoa kentzeko protokoloak berritzeko eskatu du

Langileek salatu dutenez, azken urteetan amiantoa erretiratzeko egindako lanek ez dute instalazioak garbi geratzea bermatu ezta langileen segurtasuna ere.
20240429184254_caf-manifestazioa-beasain-amiantoa_
18:00 - 20:00
Amiantoa erretiratzeko protokoloa berrikusteko eskatu dute CAFeko langileek

CAFeko enpresa batzordeak dei egin die sindikatuei eta alderdi politikoei amiantoarekin kutsatutako instalazioak garbitzeko protokoloak berritzeko lan egin dezaten. Izan ere, datozen urteetan horrelako lan asko egin beharko dira enpresa, instalazio, eskola eta abarretan, Europako araudia betetzeko eta euren esperientzia ikusita, gaur egun indarrean dagoenak ez duela funtzionatzen salatu dute.

Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, bi orduko lanuztea eta manifestazioa egin dute Beasainen gai honek duen garrantzia azpimarratzeko.

Manifestazioaren ondoren emandako prentsaurrekoan, enpresa batzordeko kideek salatu dute egun indarrean dauden protokoloek ez dutela amiantoa erabat kentzea bermatzen ezta langileen segurtasuna ere. Horregatik, protokoloak berritzea eta ondoren jarraipena egitea eskatu dute.

Gogoan izan dute 2023an egin zituztela CAFen azken desamiantatzeak eta prozesuak protokoloa zalantzan jarri zuela argi eta garbi nabarmendu dute. Hiru nabe aldi baterako itxi behar izan zituzten, amianto kutsadura detektatu ondoren.

"Azken urteetan fabrikan egin diren amianto kentzeak aztertuta, ikusten ari gara nabeak ez zirela ondo garbitu lanak egiteko unean", azaldu dute. Hori dela eta, enpresari euren "kezka" helarazi ziotela iazko udan baina "konpontzeko ezer egiten ez zutela" ikusita, Osalanen eta Lan Ikuskaritzaren aurrean salatu zutela "berehalako arriskua" zegoela.

Enpresa-batzordeak salatu duenez, "egoera horrek ekonomikoki dakarrena kontuan hartuta, enpresak nahiago izan zuen ekoizpena lehenestea produkzioa gelditzea eta langileen osasuna bermatzea baino". Hala, neurriak "atzerapenarekin" hartu zirela salatu dute, "ehunka langile amianto-zuntzak xurgatzeko arriskuan jarriz".

Gogorarazi dutenez, "CAFeko 61 langile hil dira jada amiantoagatik" eta "zoritxarrez honek ez du amaierarik".

Gauzak honela, 2001. urtean amiantoaren erabilera debekatu zen arte lan egin zuten langileak eta garbiketa-lanetan substantzia horren eraginpean egon direnak aintzat hartzea eta "arriskuan egon daitezkeen langileen" zerrenda ofizialean "sartzea" eskatu dute, osasunaren jarraipen medikoa egiteko.

"Bestalde, amiantoaren kasuan bezala, osasun-baldintza txarretan lanean aritu direnei koefiziente murriztaileak onartzea eta martxan jartzea" eskatu dute, baita amiantoak kaltetutako langileentzat konpentsazio funtsa ere.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X