LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak % 20 igo ditu Bilbobuseko gutxieneko zerbitzuak Bilboko auzo garaienetan zerbitzua ahalbidetzeko

Bilboko alkateak uste du erabaki hori "albiste ona" dela "zentzurik gabeko greba baten aurrean". Bilbobuseko langileek greba mugagabea hasi zuten apirilaren 9an, enpresarekin hitzartutako soldata-igoerak eskatzeko.
Bilbobus. Foto de archivo
Bilbobus. Foto de archivo

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailak Bilbobuseko gutxineko zerbitzuak % 20 handitu ditu bide alternatiborik ez duten lineetan edo osasun-zentroetara doazenetan. Exekutiboak narbarmendu duenez, neurri hau hartzeko lantokietako eta ikastetxeetako sarrera- eta irteera-ordutegiak kontuan hartu dira. Gogoratu behar da Bilboko autobus zerbitzuko langileek greba mugagabea hasi zutela joan den apirilaren 9an, enpresarekin hitzartutako soldaten igoera eskatzeko. 

Sailaren ebazpena Biobidek, zerbitzua ematen duen enpresak, Bilbobusen gutxieneko zerbitzuak zabaltzeko eskatu ondoren iritsi da. Lan eta Enplegu Sailak adierazi du "osasuna babesteko behar den laguntza jasotzeko edo lantokietara joateko langileek dituzten eskubideak" ez direla babesik gabe utzi behar. Hala, esan du erdigunetik urrun dauden auzoetan gutxieneko zerbitzuak murrizteak "desberdintasun egoerak" sortzen zituelaherritarren artean.

Era berean, aginduaren arabera, greba luzatzea hitzarmenaren negoziazioek huts egitearen ondorio da, eta aurrekaririk gabeko greba dela.

Aburto, pozik "greba zentzugabe honen" aurrean

Gutxieneko zerbitzuen gorakadaren aurrean Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "albiste ona" dela, batez ere Bilboko auzo garaietako bizilagunentzat, "garraio alternatiborik ez dutelako eta batere zentzurik ez duen greba baten kaltea jasaten ari zirelako". 

Alkateak esan du udalaren konpromisoa "beti" izan dela gutxieneko zerbitzuengatik borrokatzea eta, beraz, "oso pozik" daudela Eusko Jaurlaritzak "hala ulertu duelako".

Amaitzeko, eta egoera konpontzeko asmoz Aburtok adierazi du enpresaren eta sindikatuen arteko "negoziazioei berriro ekiteko unea" dela.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X