Zaborren tasa nabarmen igoko da 2025ean Hego Euskal Herriko udalerrietan
Datorren urtean, 2025ean, zaborren gaineko zergak nabarmen egingo du gora Hego Euskal Herriko udalerri gehienetan, guztietan ez bada, Europako zuzentarau batek eta Espainiako Hondakinen Legeak ezarritakoa betetze aldera. Araudion arabera, hondakinen bilketa zerbitzuak ezingo die gasturik eragin erakunde publikoei (gaur-gaurkoz, oso kudeaketa defizitarioa da), eta kostua zergen bidez bildu beharko dute.
Hala, hondakina sortzen duenak ordaindu beharko du zenbateko hori, bestela esanda, herritarrek eta enpresek. Ondorioz, tokiko erakundeek tasak garestituko dituztela aurreikusi dute. Hiriburuak izan dira igoerak iragarpenak egiten lehenak: Gasteizen % 85 egingo dute gora zergek; Bilbon, % 10. Donostiako Udalak kalkulua egiten ari direla esan zuen atzo Eneko Goia alkateak, baina aurreratu zuen defizita % 21ekoa dela. Iruñean ere ez dute oraindik zehaztu zenbaterainokoa izango den igoera.
EAEren kasuan Udalek dute hondakinen kudeaketaren eskumena, eta horren harira, Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak lantalde tekniko bat —hiru hiriburuetako arduradunek eta Eudeleko teknikariek osatutakoa— eratu du gaia aztertzeko, eta "zuhurtzia" azaldu du, eitb.eus-en galderei erantzunda. Izan ere, "gai konplexua" da eta "askotariko" egoerak daude, udalek ez ezik, aldundiek eta Ecoembesek ere badutelako zeresana hondakinen kudeaketan. Euren asmoa udalerri txikienei norabidea zehazten laguntzea da, lehentasuna ezarri beharreko zaborren tasan jarrita.
Foru Erkidegoan Mankomunitateei dagokie ardura. Iruñerriko Mankomunitatean itaunduta, adierazi digute oraindik ez dutela igoera aurreratzerik.
Igoerak, hiriburuetan
Gasteizko Udalak iragarri du, oraingoz, garestitze handiena. Izan ere, kudeaketa oso defizitarioa da, eta erdia baino gehiago (% 56) Udalak ordaintzen du. Oro har, 40 bat euro igoko da faktura (% 85eko igoera, 58 eurotik 104 eurora). Dena dela, Udalak argitu du hobari fiskalak aplikatuko dituztela, betiere erabiltzaileak hondakin organikoen birziklapenean gutxiengo bat betetzen badu. Oraindik, baina, ez dute hori guztia arautuko duen ordenantza.
Bilbon apalagoa izango da igoera, % 10ekoa (batez besteko faktura 135 eurokoa izango da, orain 132koa da).
Donostiako Udalak oraindik ez du argitu zenbaterainokoa izango den igoera, baina hazkundea egon egongo dela azpimarratu dute, defizita % 21ekoa baita. Eneko Goia alkateak azaldu duenez, Gipuzkoako hiriburuan erabiltzaile motaren eta ur kontsumoaren arabera zehazten da hondakinen gaineko zerga. "Oraindik ez dakigu nola aplikatuko dugun araudia", aitortu du.
Nafarroan, mankomunitateek dute hondakinen kudeaketaren inguruko eskumena. Iruñerrikoak azaroan onartu ohi ditu tasak, eta oraindik ez dute aurreikusi zenbatekoa izango den igoera.
Europak 2018an eta Espainiak 2022an ezarritako betebeharra
Esan bezala, egoera hau guztia Europar Batasunetik zein Espainiako Gobernutik etorritako legeek ekarri dute. Europako Batzordeak duela sei urte onartu zuen Ekonomia Zirkularrerako eta Hondakinen kudeaketarako Zuzentaraua. Handik bi urtera, 2022an, onartu zuen berea Espainiako Gobernuak. Araudiak zehaztu zuenez, "kutsatzen duenak ordaintzen du" printzipioari jarraiki, hondakina sortzen duenak hartu beharko luke gastua bere gain, eta udalei hiru urteko epea eman zien kostua zerga bidez biltzeko. Epemuga 2025eko apirilean bukatuko da. Era berean, erabiltzaile bakoitzak sortutako hondakin kopurua zenbatzeko sistemak garatzeko deia ere egin zuten agintariek.
Europar Batasuneko hainbat herrialdetan sortutako hondakinak pisatzeko eta kontrolatzeko teknologia dute garatuta, baina Hego Euskal Herrian ez da halakorik.
Zure interesekoa izan daiteke
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.