Langabezia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langabezia-tasa % 8,11ra jaitsi da EAEn eta % 7,42ra Nafarroan bigarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, 0,42 puntu jaitsi da EAEn eta 1,4 Nafarroan. Hala ere, iazko hiruhileko berarekin alderatuta, gora egin du apur bat EAEn eta beheranzko joerarekin jarraitzen du Nafarroan.
Langabezia tasaren bilakaera EAEn eta Nafarroan. Argazkia: EFE.
Langabezia tasaren bilakaera EAEn eta Nafarroan. Argazkia: EFE.

Langabezia-tasa % 8,11ra jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 7,42ra Nafarroan 2024ko bigarren hiruhilekoan, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostiral honetan argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, langabezia 0,42 puntu jaitsi da EAEn eta 1,4 Nafarroan. Hala ere, iazko hiruhileko berarekin alderatuta, apur bat igo da EAEn eta beheranzko joerarekin jarraitzen du Nafarroan. Hain zuzen ere, foru erkidegoa da Estatuko langabezia tasarik baxuena daukan autonomia erkidegoa.

Guztira, 1.013.500 pertsona daude lanean EAEn, aurreko hiruhilekoan baino 28.500 gehiago. Langabetuak, aldiz, 89.500 dira. Nafarroan, bestalde, 25.100 langabe daude guztira, eta 313.800 pertsona ari dira lanean.

Lurraldeka, langabezia-tasarik altuena Bizkaikoa da (% 8,88) eta atzetik datoz Araba (% 8,28), Nafarroa (% 7,42) eta Gipuzkoa (% 6,75).

Datuak iazko hiruhileko berarekin alderatuta, ordea, EAEn 14.500 langabe gehiago daude (% 1,4). Baina landunen kopuruak ere gora egin du iazko datuekin alderatuta; 35.900 landun gehiago daude.

Nafarroan 3.400 langabe gutxiago daude 2023ko aldi berarekin alderatuta, baina 10.900 pertsona gutxiago ari dira lanean.

Estatuan, oro har, 434.700 landun gehiago izan dira 2024ko bigarren hiruhilekoan, eta guztira 21.684.700 pertsonak dute enpleguren bat. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, tasak % 2,05 egin du gora.

222.600 langabe gutxiago daude, 2.755.300 guztira. Hamabi hilabetean, 52.900 langabe gutxiago zenbatu dira, eta tasa % 11,27koa da, aurrekoan baino 1,02 puntu txikiagoa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X