Eusko Jaurlaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Torres lehendakariordeak bilera-sorta egingo du eragile sozialekin, astelehen honetatik aurrera

Lehenengo batzarra LABekin izango da, eguerdian, eta hasi berri den legegintzaldiko erronka nagusiak izango dituzte hizpide.
Mikel Torres, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB
Mikel Torres, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB

Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak astelehen honetan, irailaren 2an, ekingo dio eragile sozialekin egingo duen bilera-sortari, hasi berri den legegintzaldiko erronka nagusiak hizpide, tartean 2025eko aurrekontuetarako lehentasunak.

Batzarretan, Torresekin batera, Elena Perez Barredo Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea, Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratze sailburuordea eta Iñaki Ruiz Ekonomia eta Europako Funts sailburuordea izango dira.

Lehenengo bilera LAB sindikatuarekin izango da, 12:00etan Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Gasteizen. Asteartean, berriz, CCOOren (12:00) eta UGTren (13:30) txanda izango da.

Asteazkenean Bilbon izango dira batzarrak, 09:00etan Confebask patronalarekin eta 13:00ean ELA sindikatuarekin.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X