Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurreakordioa lortu dute Donostian azpikontratatutako garbitzaileentzat

ELA, ESK, CCOO eta USO sindikatuek azaldu dutenez, % 27ko soldata-igoera lortu dute, eta hori "aurrerapauso garrantzitsua da sektore maskulinizatuekiko dagoen soldata-arrakala amaitzeko".
Langileek hilabeteak daramatzate protestan. Argazkia: @ESKsindikatua
Langileek hilabeteak daramatzate protestan. Argazkia: @ESKsindikatua

ELA, ESK, CCOO eta USO sindikatuek aurreakordioa sinatu dute Donostiako Udalaren eraikin eta lokaletan garbiketa-zerbitzuak ematen dituen Gizatzen azpikontratarekin. Besteak beste, langileentzat % 27ko soldata-igoerak jasotzen ditu aurreakordioak, eta 180 langileri eragiten dien ordainsarien "eskala bikoitzari" amaiera emango dio.

Sindikatuek azaldu dutenez, aurreakordio horren arabera, 2025etik aurrera langile guztien lan-baldintzak berdinduko dira. Gainera, "diskriminazio-egoeran" egon diren langileek "konpentsazio-ordainsaria" jasoko dute.

Hori zen, hain zuzen ere, lan-gatazka honetan sindikatuen aldarrikapen nagusietako bat; izan ere, behin baino gehiagotan salatu dutenez, Gizatzenek 2022ko otsailean esleitu zuen zerbitzua, eta aurretik Donostiako udal-lokalak garbitzeaz arduratu zen enpresako langileak subrogatu zituen.

Subrogatutako langile horiei aurretik zuten lan-hitzarmena aplikatzen jarraitu zitzaien, eta 2022ko otsailetik aurrera kontratatu zirenei, berriz, Gipuzkoako eraikin eta lokalen hitzarmen kolektiboa aplikatzen zaie. Sindikatuen kalkuluen arabera, 4.000 euro gutxiago kobratzen zuten aurrenekoek. 

Aurreakordio berrian jasotako soldata-igoerei dagokienez, sindikatuek azaldu dute % 27ko igoera lortu dela, eta hori "aurrerapauso garrantzitsua" dela "sektore maskulinizatuekiko dagoen soldata-arrakala amaitzeko".

Bestalde, erretiro partzialekin eta lanpostu hutsekin lotutako gaiak ere arautu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X