Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko etxebizitza turistikoek 31.589 bisitari hartu zituzten abuztuan, iaz baino ia % 21 gehiago

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-aterpetxeetan, aurtengo abuztuan, bisitariak % 15,2 areagotu ziren, eta landetxeek 25.471 turista hartu zituzten, % 5,4 gehiago.
Etxebizitza turistiko bat Donostian. Irudia: EITB
Etxebizitza turistiko bat Donostian. Irudia: EITB

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) etxebizitza turistikoetan 31.589 bisitarik hartu zuten ostatu abuztuan, eta 96.710 gau igaro zituzten, hau da, % 20,9ko eta % 16,1eko igoerak, hurrenez hurren, 2023ko hilabete berarekin alderatuz gero.

Ostatu horietako sarreren % 47,2 eta ostatu-gauen % 43,4 atzerriko turistek egindakoak dira, abuztuan urtebeteko % 38 eta % 28,8ko igoerak izan ondoren, hurrenez hurren.

Batez besteko egonaldia 3,06 egunekoa izan zen, 2023ko abuztukoa baino laburragoa (3,19 egun). Araban 8,02 egunekoa izan zen batez besteko egonaldia, Gipuzkoan 3,51 egunekoa eta Bizkaian 2,48 egunekoa.

Aterpetxeak

EAEko turismo-aterpetxeei dagokienez, aurtengo abuztuan, bisitariak % 15,2 areagotu ziren; guztira, 39.102 izan ziren, eta 66.323 gau pasa zituzten. Bizkaian 40.069 gau igaro zituzten, Gipuzkoan 25.002 eta Araban 1.253. Aterpetxeetako egonaldiaren batez besteko iraupena 1,70 egunekoa izan zen.

Landetxeak

Bestalde, landetxeek 25.471 bisitari hartu zituzten, % 5,4 gehiago, eta turistek 94.663 gau igaro zituzten bertan, 2023ko abuztukoan baino % 3,7 gehiago.

Aurreko urteko abuztuaren aldean % 2,1 jaitsi ondoren, bisitari atzerritarrak nekazal turismoetan % 26,4 izan dira. Gauen kasuan, atzerritarrek igarotakoak % 22,7 izan ziren; 2023ko abuztuaren aldean % 1eko igoera da hori .

Lurraldeka, Araban bisitariak % 7,4 areagotu ziren. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, % 8,6 eta % 7,3 egin zuten behera, hurrenez hurren.

Ostatu-gauei dagokienez, Gipuzkoan % 1,2 hazi ziren, Araban urte batetik bestera % 12,9 jaitsi ziren eta Bizkaian % 6,9, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakitera eman duenez.

Establezimendu mota horretan batez besteko egonaldia 3,72 egunekoa izan zen, 2023ko hilabete bereko 3,65 eguneko batez besteko egonaldia baino handiagoa.

Datu horiek guztiak aurreko astean Eustatek hotelei buruz eman zituenei gehitu behar zaizkie. Hotelek 426.038 turista jaso zituzten abuztuan, hau da, 2023ko hilabete berean baino % 3,6 gehiago. Horietatik erdiak baino gehiago (% 53,4) atzerritarrak izan ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosen aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoa azkenera arte mantentzeko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko, dagoeneko EAJren eta PSE-EEren mahai gainean dagoena. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X