Eusko Jaurlaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradalesek iragarri du 2025eko aurrekontua "inoizko handiena" izango dela

Lehendakariaren hitzetan, Euskadi "Europako berrindustrializazioaren motorra" izatera eramango duten neurriak proposatuko ditu aurrekontu horrek.
Pradalesek iragarri du 2025eko aurrekontua "inoizko handiena" izango dela
Pradalesek iragarri du 2025eko aurrekontua "inoizko handiena" izango dela. Argazkia: Legebiltzarra

Imanol Pradales lehendakariak iragarri du Eusko Jaurlaritzaren 2025eko aurrekontuak "inoizko handienak" izango direla, eta Euskadi "Europako berrindustrializazioaren motorra" izatera eramango duten neurriak proposatuko dituela.

Horrela erantzun dio Legebiltzarreko kontrolerako saioan PPk Euskadiko ekonomiari buruz egindako galdera bati.

PPren Euskadiko presidente Javier de Andresek esan du "lan gatazkak, enpresen alde-egiteak eta inbertsio eskasiak arazo larriak" direla Euskadin. Horregatik, "egiturazko arazo" horien aurrean, Pradalesi ohartarazi dio ezin dela mugatu dena bide onetik doala esatera, "hori ez baita errealitatea onartzea".

Erantzuteko txandan, lehendakariak nabarmendu du ekonomiaren bilakaera "ona" izaten ari dela, eta, horren harian, gogora ekarri du, duela bi aste Jaurlaritzak egindako ekonomia aurreikuspenen arabera, ekonomia % 2 haziko dela aurten.

Hala eta guztiz ere, onartu du "euroguneko agertoki ekonomikoak" eta Alemaniako eta Frantziako merkatuen egoerak kezka eragiten diotela, Euskadin eragin zuzena baitute.

Bestalde, De Andresi esan dio "harrigarria" dela eredu gisa Espainiako ekonomia ezartzea, "kontuan hartuta PP etengabe ari dela Espainiako Gobernuari eta Sanchez babesten duten alderdiei egurra ematen".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X