Albiste izango dira: Hamaseko buruaren hilketa, Euskadi Literatura Sariak eta EITB Maratoiaren bideoklipa
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Hamaseko buruaren hilketa: Yahya Sinwar, Hamaseko buruzagi gorena eta urriaren 7ko erasoak agindu zituena, hil duela baieztatu du Israelgo Armadak Rafah eremuan, Gazako hegoaldean, egindako operazio militar batean. Haren heriotza mugarri izan daiteke eskualdeko gatazkan: Israelek "gizonik bilatuena" akabatzeaz gain, Hamas bururik gabe geratu dela ematen du, Sinwar Hamaseko hierarkiatik bizirik atera zen urrietako bat baitzen, Ismail Haniyeh buru politikoko agintaria eta Mohamed Deif buruzagi militarra udan hil ondoren.
- Euskadi Literatura Sariak: Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2024ko Euskadi Literatura Sariaren azken irabazleen zerrenda iragarriko du. Gaurkoan, Gaztelerazko Literatura, Euskarazko literatura itzulpena, euskarazko saiakera eta gaztelerazko saiakera saridunak ezagutuko dira. Gainontzeko hiru irabazleak (Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanen Ilustrazioa) pasa den astean jakinarazi ziren: Jon Gerediaga, Harkaitz Cano eta David de las Heras.
- EITB Maratoiaren bideoklipa: Martin Urrutia eta Leire Martinez abeslariek euren ahotsak eta eskuak batu dituzte EITB Maratoiaren aldeko lankidetza artistiko berezi batean: "Eskutitza" kanta abestu eta bideoklip solidarioa grabatu dute. Gaixotasun kardiobaskularrak izango dira 2024ko kausa, eta Hemendik At taldearen kanta ezagunak jarriko dio soinu banda aurtengo edizioari. Izan ere, EITB Maratoiak bezala, 25 urte betetzen ditu aurten abesti horrek.
Zure interesekoa izan daiteke
Greba eguna dute Tubos Reunidoseko langileek, batzordeen eta zuzendaritzaren arteko bilerarekin bat eginez
Amurrioko lantegiko langileek lanuzteak deitu zituzten otsailaren 17, 23 eta 26rako eta martxoaren 4 eta 9rako. Trapagarango lantegiko LAB eta ESK sindikatuek ere lanuzteak deitu dituzte egun berberetarako.
Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da
Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.
Lanaldiei lotuta Euskadin egindako jarduketen % 60etan irregulartasunak antzeman zituen iaz Lan Ikuskaritzak
Emandako datuen arabera, Euskadiko Lan Ikuskaritzak 20.191 esku-hartze egin zituen iaz. Horietan 1862 arau-hauste antzeman ziren — 10,4 milioi euro —, eta 26.959 kontratu berrikusi; horietatik 1.788 kontratu mugagabe eta lanaldi osokoak bihurtu ziren.
Euskadik zerua ukitu nahi du aeronautikan: 110 milioi inbertituko ditu proiektu batean, eta 800 lanpostu sortu
ITP Aero izango da proposamenaren buru, eta hamabi enpresak hartuko dute parte harekin batera.
Estatutu propio baten aldeko aldarria zabaldu dute medikuek Donostian
Osakidetzan lehen arretako mediku bat egongo da gutxienez osasun-etxe bakoitzean. Baliteke urgentziazkoak ez diren ebakuntza batzuk bertan behera uztea.
Zer eskatzen dute medikuek?
Medikuen sindikatuek Estatutu Marko propioa eskatzen dute, euren lanbideak Osasunaren sektoreko gainerako lanbideetatik bereizten dituzten ezaugarriak dituela argudiatuta.
Espainiako Gobernuak gutxieneko soldataren igoera sinatuta, zenbatekoa izango da LGS berria?
Behin akordioa sinatuta, litekeena da Errege Dekretua astearte honetan onartzea, % 3,1eko igoerarekin.
Albiste izango da: medikuen greba, aireportuen eskualdatzea eta abisu horia euriagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une batzuetan; datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira"
Arantza Ruizek Confebaskeko presidentea elkarrizketatu du ETBko "12 minutos" saioan. Yagüek azpimarratu du hazkundea ez dela etengabea sektore guztietan, eta, industriari dagokionez, zuhur jokatzea komeni dela adierazi du, "datozen hilabeteak erabakigarriak" izango baitira.
Sarralle taldea osatzen duten zazpi lantegitan sei hilabeterako erregulazio txostena jarriko dute martxan
Enpresak eta langileek ez dute akordiorik lortu lantegi gehienetan, eta kontsultetarako epea agortuta, astelehenetik aurrera indarrean izango da aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ABEEE). Taldeak arrazoi ekonomikoak eta teknologiari lotutakoak argudiatu ditu erregulazioko txostena abian jartzeko.