EUSKAL INDUSTRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Talgok negoziazioa abiatzea erabaki du Sidenorrekin, "balizko salerosketa" baterako

Sidenorrek joan den astean jakinarazi zuen Talgo erosteko bere asmoa. Tren ekoizlearen akzioen zati bat edo osoa bereganatzeko prest agertu zen egoitza nagusia Basaurin duen enpresa.
Talgoren egoitzetako. Argazkia: EFE
Talgoren egoitzetako. Argazkia: EFE

Talgoren administrazio kontseiluak Sidenorrek egindako "proposamena aztertu ondoren",  "balizko salerosketa" baterako negoziazioak abiatzea erabaki du. Tren ekoizleak gaur  helarazi dio bere erabakia Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, goizean igorritako ohar batean.

Idatziak dio "une oro, sozietatearen eta akziodunen interesak babestuko" direla, eta "negoziazioek aurrera" egin ahala, "araudiak eskatzen duena jarraituz", edozein "informazio garrantzitsu" jakinaraziko zaiola merkatuari. 

Joan den astean baieztatu zuen Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak Talgo erostea aztertzen ari zirela, osorik edota zati bat, eta tren konpainiari asmoen berri eman ziotela ere jakinarazi duen.

Talgok Ribabellosan (Araba) duen lantegian 700 langile inguruk lan egiten dute, behin-behineko langileak eta enpresa osagarrietako beharginak kontuan hartu gabe. Espainiako Estatuan, 2.500 langile inguru ditu.

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak esana dute Talgorentzako bazkide industrialaren bila ari direla. Ildo horretan, Imanol Pradales lehendakariak duela gutxi adierazi zuen Talgori dagokiola bazkide industrial bat bilatzea, baina Eusko Jaurlaritzak bilaketa hori erraztu eta lagundu egingo ziola.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X