AURREKONTUAK 2025
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak oposizioari eskatu dio ''taktizismo politikoak'' alde batera uzteko aurrekontuen negoziazioan

20241029123508_noen-d-anjou_
18:00 - 20:00
Jaurlaritzak oposizioari eskatu dio ''taktizismo politikoak'' alde batera uzteko aurrekontuen negoziazioan
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bilerak gaur onartu du 2025erako aurrekontuen proiektua. Ondorengo agerraldian, Noël D'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak jakinarazi du azaroaren 7an abiatuko dutela kontuen negoziazioa oposizioko taldeekin. "Taktizismo politikoak" alde batera uzteko eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Talgo EFE
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Sidenorren arabera, Talgok "etorkizuneko proiektu sendo batekin" ekin ahalko dio etapa berriari

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren esanetan, euskal partzuergoak Talgoren % 29,76 erosteko sinatutako akordioa "mugarri oso garrantzitsua" da urtea amaitu aurretik operazioa gauzatu ahal izateko. EAJk euskal industriaren aldeko apustuaren erakusgarri gisa ospatu du operazioa; EH Bilduk, berriz, albiste ontzat jo du, nahiz eta izen aldaketa eskatuko duen eta beheranzko joera hartua duen euskal ekonomiarentzat lagungarria izatea espero du.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

“Ipar Euskal Herrian, Asturiasen, Kantabrian… Europa osoan ari dira angula arrantzatzen, EAEn izan ezik”

Angula denboraldia hastear den honetan, Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek ezin izango dute angula arrantzatu, Jaurlaritzaren debekua dela eta. Unai Eizagirre Anguleroen Elkartearen lehendakariak onartu du angularen egoera ez dela ona, baina kritikatu du debekua Euskal Autonomia Erkidegoan soilik ezarri dela, eta, bien bitartean, Asturiasen, Galizian... angula arrantzatzen ari direla. Eurak soluzioaren parte direla nabarmendu dute, eta, Frantziako eredua jarri dute mahai gainean.   

Gehiago kargatu
Publizitatea
X