INFLAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIak gora egin du urrian: urtebeteko tasa % 2,3koa izan da EAEn, eta % 1,8an Nafarroan

Espainiako Estatuan ere urtebeteko inflazioak koska bat gora egin du, % 1,8raino, argindarraren, gasaren eta erregaien garestitzeak eraginda.
Argindarraren faktura
Argindarraren faktura. Artxiboko argazkia: EFE

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) gora egin du urrian Hego Euskal Herrian, eta urtebeteko tasa % 2,3an gelditu da Euskal Autonomia Erkidegoan eta % 1,8an Nafarroan,  argindarraren, gasaren eta erregaien garestitzeak eraginda.

INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera, urtebeteko tasak bost hamarren egin du gora EAEn —% 1,8tik % 2,3ra— eta zazpi hamarren —% 1,1etik % 1,8ra— Nafarroan.

Irailetik urrira, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) sei hamarren igo da EAEn, eta puntu bat, Nafarroan.

Urtea hasi zenetik, prezioak % 2,8 garestitu dira EAEn, eta % 2,2 egin dute gora Nafarroan.

Gipuzkoak izan du urte arteko inflaziorik handiena urrian (% 2,4), Bizkaiaren (% 2,3) eta Arabaren (% 1,8) aurretik. Irailetik urrira, berriz, prezioak % 0,9 garestitu dira Gipuzkoan, % 0,6 Araban eta % 0,5 Bizkaian.

Espainiako Estatuko datuari dagokionez, urtebeteko inflazioa hiru hamarren hazi da urrian, % 1,5etik % 1,8ra,  INEk gaur goizean zabaldutako datuen arabera.

Elikagaien prezioen bilakaera bestelakoa izan da Hego Euskal Herrian. EAEn urtebeteko tasa hamarren bat murriztu da % 3,1eraino, eta Nafarroan, berriz, bi hamarren hazi da, % 2,4raino.

Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat jaitsi da urrian, % 2,5eraino. Hortaz, KPI orokorra baino zazpi hamarren handiagoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X