Gaur sartu da indarrean bidaiarien erregistro berria, sektore turistikoaren kritikak gorabehera
Gaur, abenduak 2, sartu da indarrean 933/2021 Errege Dekretua, ostatu sektorean eta motordun ibilgailuen alokairuan diharduten pertsona fisiko zein juridikoen informazioa eta dokumentu erregistroa arautzeko asmoz.
Neurri berri hori dela eta, zalaparta sortu da ostatu eta bidaia sektoreetan; izan ere, salatu dute neurriak zama burokratiko handia, lehiakortasuna galtzea eta bidaiarien pribatutasuna urratzea dakartzala.
Haatik, Barne Ministerioak ziurtatu du dekretuaren nondik norakoak zehazteko orduan une oro izan dituztela kontuan gardentasun eta efizientzia printzipioak. Hain zuzen ere, nabarmendu dute arauaren hitzaurrean, eta baita memorian ere, zehaztuta geratu direla helburuak, "alferrikako zerga administratiboak bazter utzita".
Horiek horrela, arauak eragiten dien enpresek Ses.Hospedajes plataforman sartu beharko dituzte datuak (aurrerago aipatuko dugu zeintzuk datu). 2022tik, 61.540 hotelek, 1.994 bidaia agentziak, 222 plataforma digitalek eta ibilgailuak alokatzen dituzten 1.720 enpresak eman dute izena. Beraz, enpresa guztiak batuta, 4,77 milioi datu jaso dira plataforma horretan.
Nori eragingo dio?
Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean jasota dago dokumentu erregistroa derrigorrezkoa izango dela ostatu sektorean eta motordun ibilgailuen alokairuan lan egiten duten pertsona fisiko zein juridiko guztientzat.
Hau da, hotelei, ostatuei, pentsioei, ostalari etxeei, nekazal turismoei, kanpinei eta autokarabanentzako aparkalekuei eragingo die.
Bestalde, motordun ibilgailuak alokatzen dituzten enpresen kasuan, kanpoan utzi dituzte autotaxiak eta gidari eta guzti "alokatzen" diren ibilgailuak.
Datuak
Datuen bilketari dagokionez, Espainiako Barne Ministerioak gogora ekarri du enpresek orain arteko informazio berbera jasoko dutela:
1. Alokatzailearen datuak: izena eta enpresaren izena, IFZ (identifikazio fiskaleko zenbakia), herria, probintzia, telefonoa, helbide elektronikoa, enpresaren webgunea, iragarkia identifikatzeko url-a.
2. Establezimenduaren datuak: establezimendu mota, izena, helbide osoa, posta kodea, herria eta probintzia.
3. Bidaiarien datuak: Izena, lehen abizena, bigarren abizena, sexua, NAN zenbakia, dokumentuaren zenbakia, dokumentu mota (NAN, pasaportea, atzerriko txartela), nazionalitatea, jaiotze data, egungo bizitokia, telefono finkoaren eta sakelakoaren zenbakiak, helbide elektronikoa, bidaiari kopurua, bidaiarien arteko harremana (baldin eta horietako baten bat adingabea bada).
4. Transakzioaren datuak: kontratuaren datuak, erreferentzia zenbakia, etxearen datuak, ordainketa datuak.
Isunak
Bukatzeko, Ministerioak argi utzi nahi izan du araudia ez dutela "Estatuko diru kutxa betetzeko" ezarri, baina egia da Errege Dekretuak jasotzen duela 100 eta 30 000 euro bitarteko isunak jartzea araua errespetatzen ez dutenei.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak % 4,5 murriztu dira urtarrilean Euskadin, eta inportazioak % 6,1
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen estaldura tasa % 105,5ekoa.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.