Matrikulatzen diren auto berrien % 60 "berdeak" dira
Autoen salmentetan aldaketa nabarmena izan da azken aldian Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan: gutxiago kutsatzen duten autoen alde egiten ari da gizartea. Hala, 2023an erosi ziren auto berrien % 60 ibilgailu "berdeak" edo "garbiak" ziren; hau da, elektrikoak, hibridoak, hidrogenoz edo gas naturalez dabiltzanak eta PGLak.
Ibilgailu mota horren salmentak nabarmen egin du gora azken bost urteetan: 2019an % 10en bueltan zebilen bi erkidegoetan. 2023an, ostera, % 60,6koa izan zen EAEn eta % 57,7koa Nafarroan.
Igoera horretan ez du prezioak eragin handirik izan; izan ere, garestiagoak dira elektrikoak eta hibridoak.
EITB Datak hiru ibilgailu mota nagusietako (elektrikoa, hibridoa eta gasolina) 10 modelo merkeenen zenbatekoak aztertu ditu. Elektriko merkeenen batez besteko prezioa 27.700 eurokoa da. Hibridoak zertxobait merkeagoak dira, eta batez beste 18.700 € ordaindu behar dira. Azkenik, gasolinazko 10 auto merkeenen batez besteko zenbatekoa 15.000 €-koa da.
Hain zuzen ere, EITB Datak aurkitu duen auto elektriko merkeenak 17.890 euro balio du eta gasolina erregai gisa erabiltzen duten 10 modelo merkeenak baino garestiagoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.