SINDIKATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAErako gutxieneko soldata propioa ezartzeko negoziazio mahaia eratzea eskatu dute sindikatuek LHKn

Berehala etorri da Confebasken erantzuna, eta baieztatu du sindikatuekin bilduko dela eta gutxieneko soldataren inguruan dituzten proposamenak zeintzuk diren entzungo dituela, baina bere jarrera zein den ez du jakinarazi.
Protesta sindikal baten artxiboko irudia.
Protesta sindikal baten artxiboko irudia.

Euskal Autonomia Erkidegorako lanbide arteko gutxieneko soldata propioa adosteko negoziazio mahaia eratzeko eskaria erregistratu dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Lan Harremanen Kontseiluan (LHK), Bilbon. Bilera otsailaren 6an egitea proposatu dute.

Gaur goizean, lau sindikatuon ordezkariek, bakoitzak bere aldetik, erregistratu dute bilera egiteko eskaria eta horrela, modu koordinatuan, Confebask patronalari negoziazioa zabaltzea eskatu diote, EAEko lan-hitzarmenak eguneratu eta gutxieneko soldata adosteko.

Orain, behin eskariak erregistratuta, LHK erakundeari dagokio bilera deitzeko epea zabaltzea eta aldeekin eguna adostea.

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek bat egin dute gutxieneko soldata propio baten aldeko borrokan, eta elkarrekin hasitako bide horretan, joan den asteazkenean lehen urratsa eman zuten, Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan herri ekimen legegile bana erregistratuta. Zentralok uste dute lanbide arteko gutxieneko soldataren gaineko akordioa eta herri ekimen Legegileak "bide osagarriak" direla, eta bi bideak elkarrekin lantzearen alde egin dute.

Gaur zabaldutako ohar batean, ELAk nabarmendu du Espainiako Estatuko gutxieneko soldata ez datorrela bat Euskal Herriko langileen beharrekin, eta ez dela nahikoa pobrezian bizi diren herritarrak egoera horretatik ateratzeko.

Sindikatu abertzaleak Espainiako INE estatistika institutuaren azken datuak ekarri ditu gogora. Horren arabera, EAEn 39.547 eurokoa da per capita errenta, eta Nafarroan, 37.088koa. Aldiz, Estatuan, 30.968 eurokoa.

Bere aldetik, Oihana Lopetegi LABen Ekintza Sindikaleko idazkariak, eskaria erregistratu ondoren hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, azaldu du euskal langileen bizi baldintzak nabarmen hobetuko liratekeela, gutxieneko soldata propio bat adostuta.

Ildo beretik mintzatu da Fran Osuna CCOO-Euskadiko Ekintza Sindikalaren arduraduna ere. Lau sindikatuon arteko elkarlana azpimarratu du, euskal herritarren bizi baldintzak hobetzeko bidean.

Confebask, sindikatuei "entzuteko" prest

Berehala etorri da Confebasken erantzuna, eta baieztatu du sindikatuekin bilduko dela eta gutxieneko soldataren gainean dituzten proposamenak zeintzuk diren entzungo dituela. Nolanahi ere, ez du argitu bere jarrera zein den.

Eusko Jaurlaritza

Bestalde, Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren eledunak berretsi du patronalari eta sindikatuei dagokiela gutxieneko soldatari dagokion adostasuna ixtea.

Gogorarazi du Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak gaia lantzeko "konpromiso irmoa" duela, nabarmenduz horretara bideratutako diru-partida bat onartuta duela.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X