FUNTZIONARIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hego Euskal Herriko langile publikoei soldata % 0,5 igoko diete, 2024ko atzeraeraginkortasunarekin

Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek % 2ko soldata igoera adostu zuten 2024rako, % 0,5 igotzeko aukerarekin. Hortaz, azkenean, iazko soldata % 2,5 igoko da.
Jendea kalean
Jendea kalean. Artxiboko argazkia: EITB Media

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako langile publikoei beste % 0,5 igoko diete iazko soldata, 2024ko urtarrilaren 1eko atzeraeraginkortasunarekin.

Espainiako Gobernuak 2022-2024 aldirako soldata igoerak adostu zituen CCOO eta UGT sindikatuekin, eta, horren arabera, iaz soldatak % 2 igo ziren. Hala ere, akordio horrek soldatak bost hamarren gehiago igotzeko aukera jasotzen zuen, baldintza batzuk betez gero.

Zehazki, 2022tik 2024rako inflazio armonizatua % 8tik gorakoa izanez gero, soldatak puntu erdi haztea adostu zuten. Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratutako datuen arabera, langa hori aise gainditu da, % 14,6koa izan baita.

% 0,5eko igoera hori Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan sartuko da indarrean.

Hortaz, azkenean, iazko soldata % 2,5 igoko da.

Hala ere, Hego Euskal Herriko langile publikoek erosahalmena galduko dute, iaz soldatak % 2,5 igo ziren bitartean, urte arteko inflazioa % 3,6 eta % 2,7 hazi zelako EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X