Trumpek Davosen: "Ekoitzi AEBn, eta bestela, ordaindu muga zergak"
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan parte hartu du (telematikoki), eta desarautze eta beherapen fiskalen agenda anbiziotsua iragarri du. "Estatu Batuetako historian izan den zerga murrizketarik handiena" dela esan du, hazkunde ekonomikoa bultzatzeko eta enpresen ekoizpena herrialdera erakartzeko helburuz. Langile eta familientzako, eta ekoizle eta fabrikatzaile nazionalentzako zerga murrizketa handiak iragarri ditu.
Hala ere, Estatu Batuetatik kanpo ekoizten duten enpresek muga-zergak ordaindu beharko dituzte: "Munduko enpresa guztiei ematen diedan mezua oso sinplea da. Zatozte zuen produktuak AEBn fabrikatzera eta Lurreko edozein naziotako zergarik baxuenetakoak ezarriko dizkizuegu. Baina beren produktuak AEBn fabrikatzen ez dituztenek, eta hori beren prerrogatiba da, orduan muga zerga ordaindu beharko dute, zenbateko aldakorrekoa". Muga zerga horiekin ehunka mila milioi dolar bideratzea espero du AEBko Altxorrera, ekonomia indartzeko eta zorra ordaintzeko.
Era berean, Trumpek "historiako desarautze kanpainarik handiena" iragarri du, herrialdea "Lurreko lekurik onena" bihurtuko duena, "enpleguak sortzeko, lantegiak eraikitzeko edo enpresa bat martxan hazarazteko; prozesu hori txalotu du, besteak beste, Ana Botin Santander bankuko presidenteak, zeinak Trumpi esan dion "pozez" hartu duela "desarautzean eta burokrazia arintzean fokua" jarri izana.
Energia eta petrolioa
Trumpek harro adierazi du, bestalde "'Green New Deal' xahutzaileari" amaiera eman diola. Are, 'Green New Scam' (Iruzur Berde Berria) deitu dio, eta ibilgailu elektrikoekin lotutako erregulazioak bertan behera gelditu direla esan du, "jendeari nahi duen autoa erosten uzteko".
Gainera, larrialdi energetiko nazional bat deklaratzen denean, "gure oinen azpian dagoen urre likidoa askatzea eta energia azpiegitura berria azkar onartzeko bidea erraztea" posible izango dela iragarri du. "AEBk munduko edozein herrialdek baino petrolio eta gas kantitate handiagoa du, eta erabili egingo dugu", agindu du.
Ildo horretan, nazio mailako energiari buruzko erabakiez gain, Trumpek iragarri duenez, Saudi Arabiari eta LPEEri petrolioaren prezioa jaisteko eskatuko die. "Murriztu egin behar dute", adierazi du, eta harrituta agertu da azaroko hauteskundeak baino lehen kartelak horren inguruko erabakirik hartu ez zuelako. "Ez zuten, ez, maitasun handiegirik erakutsi", esan du txantxetan.
Halaber, esan duenez, petrolioaren prezioa jaitsiko balitz, Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra "berehala amaituko" litzateke. "Oraintxe bertan, gerra horrek aurrera egiteko bezain garestia da petrolioa, eta, prezioa murriztu behar da gerra horri amaiera emateko. Aspaldi egin behar zuten. Egia esan, gertatzen ari denaren erantzule dira, neurri handi batean", azpimarratu du.
Kritika Europar Batasunari
Donald Trump AEBko presidenteak Europako prozedura burokratikoen moteltasuna eta negozioak egiteko orduan jartzen dituen "trabak" kritikatu ditu, eta gaineratu du, bere ustez hori dela Europar Batasunari lehiakortasuna kentzen dion gakoetako bat.
Gainera, Europako administrazioari leporatu dio bere herrialdea "oso modu bidegabean" tratatzea, erreferentzia eginez BEZa bezalako zergei, bai eta AEBko nekazaritza-produktuen merkataritzari edo herrialde horretan ekoitzitako automobilei jarritako trabei ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.