Albiste izango dira: Talgo erosteko eskaintzak, adimen artifizialaren goi bilera Parisen eta gerra komertziala
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Talgo erosteko eskaintzak: Talgoren % 29,7 kontrolatzen duen Trilantic funtsak datorren otsailaren 14a jarri du epemuga bere zati horren truke eskaintzak jasotzeko. Oraingoz, Sidenorrenak eta Poloniako Garapen Funtsarenak (PFR, ingelesezko sigletan) dira mahai gainean dauden eskaintzak baina, hirugarren bat etor liteke, Jupiter Wagons indiarrarena. Sidenorrek (Espainiako eta Eusko Jaurlaritzaren aukera) hobetu egin du bere eskaintza, eta lehen akzioko 4 euro ordaintzeko prest bazegoen, 4,8 euroraino igo du eskaintza. Sidenorrek Finkatuz euskal funts publikoa eta BBK eta Vital Kutxa fundazioak izango zituen lagun, 177 milioi euro jarriko baitzituzten guztira Talgoren % 29,7 hori erosteko.
- Adimen artifizialaren goi bilera Parisen: Gaur-biharretan adimen artifizialari buruzko nazioarteko goi-bilera egingo da Parisen. Frantziak eta Indiak antolatuta, munduko ehun bat estatutako ordezkari, enpresa teknologikoen buruzagi, eta sektore askotako profesionalak bilduko ditu, adimen artifizialaren inguruko araudiak adoste aldera. Diplomazioarako eta inbertsioetarako ere baliatuko dute gailurra.
- Gerra komertziala: Gaurtik aurrera, AEBk inportatutako altzairu eta aluminioak % 25eko muga-zergak izango ditu. Horrez gain, asteartetik hasita, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) produktuei ezartzen dizkien muga-zerga berdinak jasoko dituzte bueltan euren produktuak AEBn saldu nahi dituzten herrialdeek. Txina da bi metal horien ekoizle nagusia, beraz, baliteke Pekinek zerga gehiagorekin erantzutea. Hain justu, gaur sartu dira indarrean AEBko hainbat produkturi Asiako erraldoiak iragarritako % 10-15eko muga-zergak.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek konpainia "birdimentsionatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu du
Enpresak bere eskaintzari eutsi dio asteazken honetako bileran: 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroak eta sustatutako bajen eskaintzan, urteko 38 egunekin.
Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Konpondu da txartel bidez ordaintzeko izan diren arazoak
Intzidentziak lehen ordutik izan du eragina, eta arazoak sortu dira establezimenduetan zein erabiltzaileen artean. Arazoa konpondu da jadanik.
India, aukera ugariko herrialdea euskal makina-erremintarako
Nazioarteko testuingurua benetan zaila den honetan, makina-erremintaren sektoreak aire freskoa bilatzen du geldirik dagoen Europatik eta aurkari bihurtu den Txinatik urrun. Estatu Batuetako merkatua birika nagusia izanik, sektoreak bi gune nagusi ditu helburu: India eta Mercosur.
Denboraldiko lehen antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Sasoiko lehen antxoak euskal portuetara iritsi dira, kostera hasi eta hurrengo egunean. 20 tona sartu dira, esaterako, Getariako portuan. Orain ikusi behar zenbatean saltzen duten kiloa arraindegietan, eta uste bezain gozo ote dagoen.
EAEn 1.100 langabe gutxiago izan dira otsailean, baina Nafarroan langabeziak zertxobait egin du gora
Hego Euskal Herrian 137.000 langabe inguru daude.
Petrolioaren prezioak % 3 inguru egin du gora, eta burtsetan jaitsierak izango dira, Iranen aurkako erasoen ondorioz
Petrolio gordinaren prezioarekin batera, gas naturalarena ere igotzen ari da; izan ere, Herbehereetako TTF merkatuan, Europako erreferentzietako bat, hilabeteko epean entregatzeko gasaren prezioa % 22 gehiago igo da, 53,14 dolarreraino.
EAEko enpresek 1.130 milioi euro esportatu zituzten Ekialde Erdikora 2025ean, guztizkoaren % 3,8
Guztira 42 euskal enpresak 63 ezarpen dituzte Ekialde Erdikoko hainbat herrialdetan.
Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu
Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.
Pradalesek Ekialde Hurbileko egoera "baretu" dadila eskatu du, eta euskal enpresei dagokienez "beharrezkoak diren neurriak" agindu ditu
Makina-Erremintaren Nazioarteko Azokaren irekiera-ekitaldian, Barakaldoko BECen, lehendakariak aurreratu duenez, Eusko Jaurlaritza Ekialde Hurbileko gatazkak izan ditzakeen "ondorioak" aztertzen ari da dagoeneko, eta "gerra" bat hasteko "benetako arriskua" dagoela ohartarazi du.