Talgoren % 29,7ren truke eskaintzak jasotzeko epea itxi du Trilanticek, jada jasotakoak hobetzeko itxaropenez
Talgoren % 29,7 kontrolatzen duen Trilantic funtsak datorren ostiralean jarri du epemuga bere zati horren truke eskaintzak jasotzeko. Oraingoz, Sidenorrenak eta Poloniako Garapen Funtsarenak (PFR, ingelesezko sigletan) dira mahai gainean dauden eskaintzak, baina hirugarren bat etor liteke, Indiako Jupiter Wagonsena.
Datorren otsailaren 14an amaituko da Trilanticek Talgon duen akzio-paketeagatik eskaintzak jasotzeko ezarritako epea. 19 urte daramatza Talgon eta kontrolatzen duen kapitalaren % 29,77 gainetik kendu nahi du. Trilanticek erreferentzia gisa dauka iaz Espainiako Gobernuak atzera bota zuen Hungariako Magyar Vagonen eskaintza; akzioko bost euro eskaini zituen hark.
Sidenorrek hobetu egin du bere eskintza aste honetan, eta lehen akzioko 4 euro ordaintzeko prest bazegoen, 4,8 euroraino igo zuen eskaintza (4,15 euro zuzen eta 0,65 gehiago, 2027an eta 2028an finantza-helburuak betetzeari lotuta). Sidenorrek Finkatuz euskal funts publikoa eta BBK eta Vital Kutxa fundazioak izango zituen lagun, 177 milioi euro jarriko baitzituzten guztira Talgoren % 29,7 hori erosteko.
Bere asmoen berri ematen azkena Poloniako Garapen Funtsa izan da, larunbat honetan Balore Merkatuen Batzordeari (CNMV) jakinarazi baitio Talgoren % 100 bereganatzeko asmoa zuela, baina ez dio eskaintzari preziorik jarri.
Egun bat lehenago, Indiako Jupiter Wagons ekoizleak baieztatu zuen New Delhitik eskaintza bat prestatzen ari dela Talgo erosteko, baina ez du oraingoz zehaztu zenbat ordaintzeko prest dagoen, ezta kapitalaren zein zati erosi nahi duen ere.
Espainiako Gobernua, bereziki Oscar Puente Garraio ministroa, oso gertutik ari da jarraitzen operazioa, bermatu nahi baitu konpainia Espainiakoa izatea. Hasiera-hasieratik agertu da Sidenorren alde. Poloniarrek larunbatean asmoen berri eman ondoren ere, Espainiako Gobernuak berretsi du Sidenor dela bere aukera.
Horrek ez luke baztertuko bigarren etapa batean beste industria-bazkide batzuk sartzea, hala nola Pesa edo Jupiter Wagons bera. Horiek Espainiako fabrikatzaileak behar duen gaitasuna emango lukete —4.000 milioitik gorako eskaera-zorroa eta Renferi eta Deutsche Bahni egindako entregetan izandako atzerapenak hain zuzen—, eta Sidenorren aukerak ez lituzke kontuok konponduko, sektoreko iturrien arabera.
Gauzak horrela, Talgoren akzioak bizitu egin dira azken egunetan, bereziki Sidenorren eskaintzaren berri izan ondoren, eta ostiralean 3,91 euroan itxi zen. Edonola ere, Espainiako Gobernuak Hungariako EEPari betoa jarri zionetik ez da 4 eurotik pasa Talgoren akzioen balioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.