TALGO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Poloniako PFR funtsak ziurtatu du ez duela ezer erabakita Talgoren akzioak erosteko eskaintzari buruz

Poloniako hainbat hedabidek goizean zabaldu dute Poloniako Garapenerako Funtsak Talgoren akzioak erosteko eskaintza publikoa egingo duela ostirala baino lehen, baina ordu gutxira informazio hori gezurtatu egin du PFRk.
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Poloniako Garapenerako Funtsak (PFR, ingelesezko siglak) oharra igorri dio Balore Merkatuaren Batzordeari, ziurtatzeko oraindik ez duela Talgoren akzioak erosteko eskaintza publikoa aurkeztu eta ez duela gaiaren inguruan erabakia hartuta.

Modu horretan, PFRk goizean hainbat hedabidek zabaldutako informazioak gezurtatu egin ditu. Horien arabera, ostirala baino lehen aurkeztuko du Poloniako funtsak Talgo bereganatzeko eskaintza publikoa. 

Albiste hori zabaldu eta berehala, Talgoren akzioen balioak % 6 egin du gora burtsan —akzioko 4,34 euroraino—, eta, hori ikusita, PFRk Baloreen Merkatuaren Batzordeari bere asmoen berri ematea erabaki du.

Joan den astean, Jose Antonio Jainaga Sidenorren presidenteak hobetu egin zuen Talgoren % 29,9 erosteko bere eskaintza, BBK-k, Vital Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak operazioarekin bat egin eta gero. Hain zuzen ere, Jainagak akzio bakoitzeko 4,15 euroko eskaintza aurkeztu zuen, 0,65 zentimoko aldagarri gehigarriarekin. 

Magyar Vagon Hungariako taldeak ere azaldu zuen interesa Talgo tren konpainiaren akzio guztiak erosteko. Eskaintza publikoa aurkeztu zuen iaz, ofizialki, akzioko ia 5 euro eskainita, baina Espainiako Gobernuak betoa jarri zion.

Egun, hainbat arrazoi tarteko, Sidenorren eskaintza da Espainiako Gobernuak lehenetsiko lukeena. Atzo, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak esan  zuen Trilanticekin negoziatzen ari direla eta joan den astean eskaintza aurkeztu zutenean baino "askoz gertuago" daudela akordiotik.

Gaur egun, Talgoren akziodun nagusia Pegaso da —Trilantic funtsak, Abello familiak eta Oriol taldeko kide batzuek (Talgoren sortzaileak) osatzen duten sozietatea—, eta kapitalaren % 40,2 dute. Britainiako Trilantic funtsak bere akzioak (% 29,8) saltzeko asmoa azaldu zuenean hasi zen eskaintza-oldea.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X