Albiste izango dira: Talgo erosteko eskaintzak, Trumpen muga zergak eta Eusko Legebiltzarrak 45 urte
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Talgo erosteko eskaintzak: Trilanticek Talgon duen akzio-paketeagatik (% 29,8) eskaintzak jasotzeko ezarritako epea gaur amaituko da. Espainiako Gobernuak atzerriko lehiakideak babestuko ez dituela jakinda, PFR Poloniako funtsak eta Indiako Jupiter Wagonsek atzera egin dute, eta oraingoz, ez dute eskaintzarik egin. Hortaz, Sidenorrena da oraingoz aurkeztu den bakarra. BBK-k, Vital Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak operazioarekin bat egin eta gero, Jose Antonio Jainaga Sidenorren presidenteak akzio bakoitzeko 4,80 euroko eskaintza aurkeztu zuen, Talgoren akzioen % 29,8ren truke.
- Trumpen muga zergak: Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du muga-zergak ezarriko dizkiela produktu estatubatuarrak zergapetzen dituzten herrialdeei, tartean Europar Batasunari. Agintariak BEZaren (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) bidez "ezkutuko zerga" gisa jo duena inposatzea leporatu dio Europar Batasunari, Luxenburgon % 17 eta Hungarian % 27 artekoa baita.
- Eusko Legebiltzarrak 45 urte: Eusko Legebiltzarraren 45. urteurrenarekin bat eginez, Gasteizko ganbera nola aldatu den ezagutu nahi izan dugu. Eusko Legebiltzarrean izandako aldaketak eta gertatutako bitxikeriak ezagutu nahi? Halaber, Eusko Legebiltzarreko interpretatzaile, itzultzaile eta zuzentzaileen lana nolakoa den jakin nahi izan dugu. Zuzeneko itzulpenak egiteaz gainera, erakundean aurkezten diren dokumentuak itzultzea eta zuzentzea da haien zeregina.
Zure interesekoa izan daiteke
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.