Sindikatuek "egiazko" negoziazioa eskatu diote Hezkuntza Sailari eta ez dute baztertzen greba gehiago egitea
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek —EAEko unibertsitatez besteko Hezkuntza publikoko irakasleen % 90 ordezkatzen dute— "egiazko" negoziazioa abiatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari. Are gehiago, aurrerapausorik ezean, ez dute baztertzen greba egun gehiago deitzea.
Aipaturiko sindikatuen ordezkarien arabera, Hezkuntza Sailak negoziazio mahaiaren azken bileran aurkeztutako edukiak ez dira nahikoak. Halaber, salatu dute gutxiengo sindikalarekin (UGT eta Interinok) lan-hitzarmen bat adosteko "ahalegina" egin duela Eusko Jaurlaritzak.
Gaur-gaurkoz, martxoaren 7rako deitu dute hezkuntzako mahai sektorialaren hurrengo bilera. Hala ere, nabarmendu dute hitzordu horretan negoziazioaren atal batzuk soilik jorratuko dituztela.
Testuinguru horretan, "edukirik gabeko" bilerak deitzeari utzi eta eskariei erantzungo dieten proposamenak mahai gainean jar ditzan eskatu die Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek Hezkuntza Sailari.
Besteak beste, lan-kargak arintzeko, erretiroa aurreratzeko, erosahalmena berreskuratzeko, enplegua egonkortzeko eta bermatzeko, eta lan-osasuna, euskara eta berdintasuna bermatzeko neurrien beharra aldarrikatzen dute sindikatuek.
Mahai gainean jarri dituzten eskariei erantzun ezean, mobilizazioekin jarraitzeko indartsu daudela ohartarazi dute sindikatuek.
Sindikatuen deialdiarekin bat eginez, gaur, hezkuntza publikoko irakasleak berriro ere kalera atera dira. Kasu honetan, Gasteizen mobilizatu dira.
Aurreko hiru lanuzteek bezala, laugarrenak ere jarraipen zabala izan du irakasleen artean, % 75ekoa, sindikatu deitzaileen esanetan. Hezkuntza Sailak, ordea, % 48ra apaldu du jarraipenaren zenbatekoa.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk, LABek eta Steilasek sektore publikoan euskaraz lan egiteko eta zerbitzua eskaintzeko eskubidea bermatzeko eskatu dute
Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren aurrean, alderdiei zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta arreta jasotzeko bermeak emango dituen lege bat exijitu diete. LABek EAJri ausardia eskatu dio EH Bilduren proposamena babesteko. ELAk ere uste du EH Bilduren proposamena jeltzaleena baino hobea dela.
Nafarroak baimena eskatu dio EBri 120.000 abelbururi dermatosi nodularraren aurkako txertoa jartzeko
Aierdik azaldu duenez, azken egunotan gaitzaren bi foku atzeman ditu Frantziako Gobernuak, horietako bat, "Nafarroatik gertu dagoen eremu batean".
Martxoan hasiko dira Ertzaintzako lan-eskaintza publikoko azterketak, 150 plaza betetzeko
Probak plantilla indartzeko eta agenteen defizita estaltzeko planaren barruan sartzen dira.
Talgoren egoitza soziala eta fiskala Gasteizera itzuli da
Euskal partzuergoak (Sidenor, Finkatuz —Eusko Jaurlaritza— eta Vital) eta SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Gobernuaren menpeko sozietate publikoak egin dute horren alde. Halaber, taldearen egoitza soziala eta fiskala Ribabellosara (Araba) itzuliko da.
Unai Rementeria, BBK Fundazioaren presidente berria, Xabier Sagredoren ordez
Erakundearen Patronatua asteazken honetan bildu da, Bilbon, erabakia berresteko, ohar bidez jakinarazi duenez.
Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak eutsi egingo diote Urdaibain 300 milioi inbertitzeko planari
Aldundia, Jaurlaritzarekin batera eta "20 udalekin batera", uztailetik ari da "enpresen lehiakortasuna" bultzatzeko plana ezartzen, lurzoru industriala sortzeko, lanbide-heziketa indartzeko, eskualdean egon ohi diren sektore ekonomikoen indarguneei balioa emateko neurriak hartzeko eta horien inguruan jarduera berriak sortzen saiatzeko.
Pentsiodunen mugimendua 24 orduko itxialdi bat egiten ari da Gasteizen, ostegun honetako manifestazioen atarian
50 pentsiodun inguru 24 orduko itxialdi bat egiten ari dira Gasteizko Koroatzearen elizan. Bihar, itxialdia bukatuta, manifestazioa egingo dute Arabako hiriburuan, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatutako gutxieneko pentsioen osagarri bat aldarrikatzeko. Iruñean ere deituta dago manifestazioa.
Europak atzera egin du 2035ean errekuntza ibilgailuen salmenta debekatzeko asmoan
Auto elektrikoen eskariaren moteltzeak, sektorearen presioak eta Txinaren lehiak eraman dute Europako Batzordea erabakia hartzera: errekuntza-autoen ekoizpen "mugatua" baimenduko du 2035etik aurrera.
Bat eta Barik txartelekin ordaindu daiteke gaurtik Lurraldebusen
Abenduaren 23tik aurrera, Irungo eta Lasarteko hiri-autobusetan ere ordaindu ahal izango da Bat eta Barik txartelekin, eta Gipuzkoako gainerako herrietan, berriz, ordaintzeko makinak egokitu ahala erabili ahal izango dira.
Eusko Jaurlaritza: "Angularen egoerari buruzko azken txostenek erabaki hau hartzera behartzen gaituzte"
Leandro Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordeak, kudeaketa-plana eguneratzeko beharra azpimarratu du, "oraingo planak ez dituelako espero ziren emaitzak eman".