Arrantza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Astelehen honetan hasiko da berdelaren kanpaina, kuota % 22 murriztuta

Antxoaren arrantza, berriz, martxoaren 10era atzeratu dute Kantauri itsasoan.
Arrantza ontziak, Hondarribian. Argazkia: Irekia
Arrantza ontziak, Hondarribian. Argazkia: Irekia

Arrantzaleek astelehen honetan ekingo diote aurtengo berdelaren lehenengo kanpainari, eta aurrekoan baino % 22 kuota txikiagoa izango dute, Europar Batasunak aginduta.

Ondorioz, 21.728 tona berdel arrantzatu ahalko dituzte aurten, espeziearen egoera txarra dela eta.

Kanpaina astelehenean hasiko den arren, itsasontzi batzuk jada abiatu dira itsasoan barrena, bi hilabeteko geldialdiaren ostean, espeziea Bizkaiko golkoan sartu ote den ikusteko.

Bestalde, antxoaren arrantza, Kantauri itsasoan asteburu honetan hastekoa zena, martxoaren 10era arte atzeratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X