EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko BPGa % 2 igo da eta landunen kopuruak % 1,5 egin du gora 2025eko lehen hiruhilekoan

2024ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, BPGa % 0,6 hazi da, eta enplegua, % 0,4.
Langile bat, lanean. Argazkia: EFE
Langile bat, lanean. Argazkia: EFE

Euskadiko Barne Produktu Gordina (BPG) % 2,0 igo da 2025eko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta; landunen kopuruak % 1,5 egin du gora, Eustatek egindako hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren arabera.

Aurreko urteko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina % 0,6 hazi da.

Txostenaren aurrerapena egiteko unean zegoen informazio ekonomikoaren arabera, urteko lehen hiruhileko honetako hazkundea industriaren eta, bereziki, eraikuntzaren bultzadek ekarri dute, Eustatek adierazi duenez.

Landun kopurua, lanaldi osoko lanpostu okupatuak neurtuta, % 1,5 igo da iazko datuarekin alderatuta; 14.000 landun gehiago daude, alegia. Aurreko hiruhilekoaren aldean, % 0,4ko hazkundea zenbatu da.

Zure interesekoa izan daiteke

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta bitartekariak (Visa, Mastercard…) ezabatuko dira. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke saltoki txikientzat batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X