Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk greba deitu du Euskotrenen maiatzaren 21erako

Lan-hitzarmen berriaren negoziazioan "aurrerapausorik ez" dagoela ikusita deitu du lanuztea sindikatu abertzaleak. Europa Ligako finala San Mamesen jokatuko den egunean deitu dute greba, eta trenen, tranbien eta funikularren zerbitzuan izango du eragina.
Zurbaranbarriko geltokia (Bilbo).
Euskotreneko trenei, tranbiei eta funikularrei eragingo die grebak.

ELA sindikatuak greba deitu du Euskotrenen hilaren 21erako, asteazkenarekin, lan-hitzarmen berria eskatzeko. Hitzarmena 2024tik dago iraungita, eta negoziazioetan ez omen da aurrerapausorik egon. 

Ohar bidez jakinarazi duenez, Euskotreneko trenei, Bilboko eta Gasteizko tranbiei eta Larreinetako (Trapagaran) funikularrari eragingo dio grebak. Guztira, 1.300 langile daude lanuztera deituta. Egun horretan San Mamesko estadioan jokatuko da Europa Ligako finala.

ELAren arabera, urtebete eta erdi daramate zuzendaritzarekin hitzarmen berria negoziatzen. "Ez da aurrerapausorik izan, zuzendaritzak ez duelako hobekuntzak negoziatzeko borondaterik".

Honakoak dira sindikatuaren (lehen indarra da konpainian, 18 ordezkarirekin) aldarrikapen nagusiak: KPIaren araberako soldata igoera kategoria eta postu guztientzat, asteburuen % 50etan atseden hartzea arautzea, bajak ordezkatzea eta 50 urtetik gorakoen lanaldia murriztea.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X