ETXEBIZITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzen salerosketak % 65 hazi dira EAEn martxoan

INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, interes tasen jaitsierak eta horrek hipoteketan ekarri duen merkatzeak eragin du jaitsiera. Nafarroan, aldiz, jaitsi egin dira salerosketak, ia % 8.
Etxebizitza berri bat eraikitzen, Bilbon.
Etxebizitza berrien salerosketa operazio guztien % 20 baino ez dira. EFE

Iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, etxebizitzen salerosketak % 65 hazi dira martxoan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi dituen datuen arabera. Guztira, 2.430 operazio egin dira 2025eko martxoan.

Salerosketen kopuruak bederatzi hilabete jarraian daramatza gora egiten. Otsaileko datuekin alderatuta, berriz, hazkundea % 11,5ekoa izan da.

Nafarroan, aldiz, behera egin du salerosketen kopuruak, aurtengo martxoko datuak iazko martxoko datuekin alderatuta, eta Espainiako Estatuan behera egin duen erkidego bakarra da, gainera. Zehazki, % 7,93 egin dute salerosketek behera urtebetean. Dena dela, aurreko hilabetean baino operazio gehiago egin dira: 650 salerosketa izan dira martxoan, eta 587 egin ziren otsailean.

Ohi bezala, bigarren eskuko etxebizitzak salerosi dira gehien: 1.917 salerosi dituzte EAEn, eta 239, berriz, Nafarroan. Salerosi diren etxebizitzen % 20 izan dira etxebizitza berriak Euskadin, eta apur bat gehiago (% 35), Foru Erkidegoan. Horrez gain, merkatu libreko etxebizitzekin egin dira operazio gehien: 2.175 etxebizitza salerosi dira EAEn, eta 604, Nafarroan.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian egin dira salerosketa gehien (1.332), operazio guztien erdia pasatxo, eta Gipuzkoa (783 operazio) eta Araba (315) daude sailkapen horretan hurrengo postuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X