lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Grebari eutsi diote Gasteizko lorazainek, bigarren bileran adostasunik ez dutelako lortu

Langileak greban daude martxoaren 26az geroztik, eta enpresaren eta sindikatuen artean beste bilera bat egin ondoren, ez da adostasunik izan eta hiriko berdeguneek mantentze lanik gabe jarraituko dute.

Gasteizko lorezaintza zerbitzuko langileek ia 80 egun daramatzate greban, eta Enviser enpresarekin, Gasteizko parkeak eta lorategiak mantentzeko enpresa emakidadunarekin, duten lan-gatazka bizirik dirau gaur gaurkoz. Asteazken honetan bigarren bilera bat egin dute Precon, (Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzu publikoan), baina ez da aurrerapausorik eman.

Enviser enpresak Jaurlaritzari eskatu zion esku-hartu zezala, lan-gatazkari konponbidea emateko. Pasaden astean, ostegunean, egin zuten lehen bilera, eta bigarrena gaur egin dute. Dena dela, enpresaren eta sindikatuen artean ez dira jarrerak gerturatu, ELAk eta LABek adierazi dutenez. 

ELAk zehaztu duenez, Precoren beste bilera bat eskatu dute, baina oraingo honetan Udaleko ordezkariek ere bertan parte hartzea eskatu dutela jakinarazi du. Orain arte enpresak eta sindikatuek bakarrik hartu dute parte bilerotan.

Gasteizko lorazainek martxoaren 26an ekin zioten grebari, hitzarmen propio bat eskatu eta lan-baldintzak hobetu asmoz.

Udalak uko egin dio udal igerilekuetako abonuaren zati bat itzultzeari

Grebaren eragina agerikoa da Arabako hiriburuan, eta landaredia kontrolik gabe hazten ari da hiriko parke eta lorategietan. Gamarrako eta Mendizorrotzako igerilekuetan, adibidez, belarra metro batera iritsi da.

Hala ere, Gasteizko Udalak asteazken honetan jakinarazi du ez dietela abonatuei kirol instalazioen kuotaren zatirik itzuluko, nahiz eta ingurua belarrez josita egon baldintzak kaskarrak izan.

Gutxienek zerbitzuak

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak erabakitzeke du enpresan gutxieneko zerbitzuak ezarri behar ote dituen. Gasteizko Udalak gutxieneko zerbitzuak ezartzeko eskatu dizkio, eta  sindikatuek, berriz, baztertu egin dute aukera hori.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X