Israel
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amnistia Internazionalak Jerusalemgo trenaren proiektua bertan behera uzteko eskatu dio CAFi

Erakundeak azaldu duenez, Jerusalem Light Rail (JLR) proiektuak "legez kanpoko kokalekuak mantentzen, sendotzen eta okupatzen laguntzen du, eta baita Israelek Jerusalem ekialdea anexionatzen ere".
BEASAIN (GIPUZCOA), 14/06/2025.- Concentración de Amnistía Internacional este jueves en Beasain (Gipuzcoa), donde portavoces de la agrupación intervendrán en la junta de accionistas de CAF para preguntar a los responsables de la empresa gipuzcoana acerca de su relación con el régimen de Benjamin Netanyahu. EFE/ Javi Colmenero
Amnistia Internazionalak Beasaingo egoitzan egindako kontzentrazioa. Argazkia: EFE.

Amnistia Internazionalak Jerusalemgo tren arinaren proiektua bertan behera uzteko eskatu dio Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) Beasaingo taldeari. Izan ere, proiektu honek Mendebaldeko Jerusalem eta hiriaren ekialdean dauden "legez kanpoko" kokalekuak konektatuko ditu. Horrekin batera, erakundeak "Israelek inposatutako okupazioari eta apartheidari etekina ateratzeari uzteko" ere eskatu du.

Amnistia Internazionalak azaldu duenez, Jerusalem Light Rail (JLR) proiektuak "legez kanpoko kokalekuak mantentzen, sendotzen eta okupatzen laguntzen du, eta baita Israelek Jerusalem ekialdea anexionatzen ere".

Bestalde, horren hitzetan, proiektu horren kontratuak 1.800 milioi euroko balioa du, eta "CAF 500 milioi baino gehixeagorekin geratuko litzateke". Kopuru horri "bi lineen eragiketa- eta mantentze-jarduera kudeatuko duen enpresaren irabazien % 50 gehitu beharko litzaioke. Lan horien bolumen totala 1.000 milioi ingurukoa izango litzateke".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X