BANKUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sabadellek TSB Erresuma Batuko filiala saldu dio Santander bankuari

Sabadelleko administrazio kontseiluak Santander UKren eskaintza onartu du (Barclaysen eskaintzari gailendu zaio), baina Kataluniako bankuak akziodunen ezohiko batzarra deitu beharko du salmenta babesteko, BBVAren erosketa eskaintzan murgilduta baitago.

Sabadell-diagonal-barcelona-efe
Sabadell bankuaren egoitza Bartzelonan. Argazkia: EFE

Sabadell bankuak TSB Erresuma Batuan duen filiala Santander UKri saltzea erabaki du, 3.000 milioi euroren truke. Hala ere, baliteke operazioa ixtean salneurria 3.400 milioira igotzea .

Prozesutik gertu dauden iturriek gaur azaldu dutenez, adostutako prezioa handiagoa izan liteke, TSBk operazioa itxi arte lortzen dituen mozkinak barne hartzen baititu. Horrela, azken zenbatekoa erosketa ixten den unean zehaztuko litzateke, 2026ko lehen hiruhilekorako aurreikusita dagoena.       

Sabadelleko administrazio kontseiluak oniritzia eman dio Santander UKren eskaintzari, Barclaysen eskaintzari gailendu baitzaio. Hala ere, Kataluniako bankuak akziodunen ezohiko batzarra deitu beharko du, salmentari babesa eman diezaion, BBVAk egindako erosketa eskaintzan murgilduta baitago.

TSB eta Santander UK adituak dira Erresuma Batuko hipoteken merkatuan. Izan ere, Santander hipoteketan laugarren finantza erakundea da Erresuma Batuan, % 10,5eko merkatu kuotarekin, haren atzetik Lloys (% 19 inguru), Nationwide (% 16) eta NatWesten (% 12) daude.

Astelehenean, Santanderrek TSB erosteko eskaintza loteslea egin zuela jakin zenean, BBVAk Sabadell erosteko eskaintzarekin aurrera jarraitzeko asmoaren berri eman zuen, Espainiako Gobernuak ezarritako baldintza aztertu ondoren.

Ekonomiari buruzko albiste gehiago

aeropuerto-loiu-viajeros-turistas-maletas-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak tasa turistiko bat ezartzeko eztabaida abiarazi du foru ogasunekin

Turistak etortzeak “Euskadirako hobekuntza bat” ekartzea nahi du Turismo sailburuak, eta “lehenbailehen” ezartzea espero du. Hala ere, Javier Hurtadok gehitu duenez, "denok dakigu, eskarmentuaz, foru ogasunak azkarrak izan daitezkeela zenbait gaitan, eta beste batzuetan agian ez hainbeste".

Gehiago kargatu