ZERBITZU BERRIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cabify VTC zerbitzua eskaintzen hasi da Bilbon

Cabify Espainiako garraio-enpresa Euskadin zerbitzua ematen hasi da gaur, Bilbon eta inguruan. Aurrerantzean, Uberrekin batera eskainiko du VTC zerbitzua Bizkaiko hiriburuan. Gauzak horrela, taxien sektorearekin tentsioa agerikoa da.

18:00 - 20:00

Cabifyk, eskariaren araberako garraio-zerbitzuak eskaintzen dituen Espainiako plataformak, gaur hasi du bere ibilbidea Bilbon. Konpainiak VTC lizentzia duten ibilgailuen hedapen progresiboa egingo du, baina oraingoz ez du baieztatu Bizkaiko hiriburuan martxan jarriko dituen lizentzien kopuru zehatza.

Zerbitzua gaur goizetik dago martxan. Mugikorreko aplikazioaren bidez, ibilbideak erreserbatu daitezke, eta prezioak (eskaeraren arabera aldatzen direnak) eskuragarri daude. Adibidez, San Mames ondoko EiTBren egoitzatik Areatzarainoko bidaia batek 13,60 euro balio du. Loiuko aireporturaino bidaiaren salneurria 31,31 euro dira. Nolanahi ere, erabiltzaileak erreserba egin aurretik du prezioaren berri.

Duela sei urte, Uber zerbitzua ematen hasi zenean, polemika piztu zen sektore horretan; orain, Cabify zerbitzu bera eskaintzen hasi da, VTC lizentziekin. Bilbon, gaur egun, 800 taxi-lizentzia baino gutxiago daude.

Oro har, Cabifyk 50 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu erregistratuta, eta Espainiako eta Latinoamerikako hainbat hiritan jarduten du. Euskadin zerbitzua eskaintzea enpresaren hedapen-estrategian aurrerapausoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X