LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Villavesetako langileen batzordeak manifestazioa deitu du uztailaren 5erako, gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkoak" direla salatzeko

Greba mugagabearen lehen egunak "jarraipen zabala" izan zuen, sindikatuen arabera. Sanferminak hasteko lau egun falta direla, lan-gatazka ez atzera ez aurrera dago, eta Iruñerriko Mankomunitateak bitartekaritza egingo du, egoera bideratzeko.  

villavesa autobusa greba

Iruñea, atzo. Argazkia: EITB Media

Iruñeko eta Iruñerriko garraio-zerbitzu publikoa —villavesak izenez ezaguna— kudeatzen duen Moventis TCCko langile-batzordearen ustez, "gehiegizkoak" dira greba egunetan konpainiak ezarritako gutxieneko zerbitzuak, eta hori salatzeko, manifestazioa deitu du datorren uztailaren 5erako. Iruñean izango da mobilizazioa, eta villavesetako erabiltzaileak parte hartzera deitu dituzte. 

Enpresak mahai gainean jarritako azken proposamena nahikoa ez zela iritzita, langileek bozketan erabaki zuten greba mugagabea abiatzea. Lanuztearen lehen egunak izandako "jarraipen zabala" nabarmendu zuten atzo sindikatuek. 

Orain bi urte balio gabe gelditu zen hitzarmena eguneratzea aldarrikatzen dute beharginek. Besteak beste, urteko lanaldia murriztea, soldata KPIaren arabera eguneratzea, galdutako erosahalmena berreskuratzea eta jai-egunetako eta gaueko plusak handitzea eskatzen dute. 

Bigarren greba-egun honen hasieran, enpresak oharra kaleratu du "piketeen ondorioz" zerbitzuetan "atzerapenak" daudela jakinarazteko. Moventis TCCren arabera, ezarritako zerbitzu minimoak "betetzen" ari dira, "erabiltzaileen mugikortasuna bermatzeko". 

Sanfermin jaietako txupinazorako lau egun falta direla, negoziazioa ez atzera ez aurrera dago, eta Iruñerriko Mankomunitateak iragarri du bitartekari bat izendatuko duela, gatazka bideratzeko. 

 

 

ZERBITZU MINIMOAK

Greba deialdia dela eta, Iruñerriko Mankomunitateak ezarritako zerbitzu minimoak honakoak dira:

  • Sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra): zerbitzuen % 70, egun osoan.
  • Sanferminen atariko egunetan (uztailaren 2tik 4ra): zerbitzuen % 60, puntako orduetan (6:30-09:30, 13:00-15:30 eta 17:00-20:30).  Zerbitzuen % 40, gainerako orduetan (09:30-13:00, 15:30-17:00 eta 20:30-22:30).
  •  Uztailak 5: zerbitzuen % 60, egun osoan.

 

villavesa autobusa greba

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X