EBk errepresaliak atzeratu ditu Trumpen muga-zergen aurrean, negoziatzen jarraitzeko
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak iragarri duenez, abuztuaren 1era arte jarrituko dute negoziatzen, egun horretan amaitzen baita negoziatzeko luzapena AEBk muga-zergak % 30era igo aurretik.
Ursula von der Leyen, Bruselan egindako prentsaurrekoan. Argazkia: Europa Press.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak igande honetan iragarri duenez, Europar Batasunak Trumpek iragarritako muga-zergen aurkako errepresalia neurrien aplikazioa atzeratzen jarraituko du.
Hain zuzen ere, abuztuaren 1era arte jarraitu nahi dute AEBko Gobernuarekin negoziatzen, egun horretan amaitzen baita Washingtonek negoziazioak egiteko eskainitako luzapena muga-zergak % 30era igo aurretik.
"AEBk gutun bat bidali digu irtenbide negoziatu bat izan ezean indarrean sartuko diren neurrien berri emateko; beraz, guk ere abuztura arte ere atzeratuko ditugu gure neurriak", azaldu du Von der Leyenek Bruselan emandako prentsaurrekoan.
Europako Batzordeko presidenteak —Europako merkataritza-politikaren arduraduna— azpimarratu duenez, errepresaliak etenda izan arren, EBk AEBren muga-zerga berri horien aurkako neurriak prestatzen jarraitzen du, Etxe Zuriarekin negoziazioek huts egiten badute, erantzuna prest izateko.
"Horretarako prest gara, eta kontrako neurriekin erantzun dezakegu, beharrezkoa bada", azpimarratu du Von der Leyenek.
Gainera, Europako Batzordeko presidenteak Europako merkatu bakarra babestu du, eta merkataritza-harremanak "dibertsifikatzea" garrantzitsua dela gaineratu du.
Europar Batasuneko Merkataritza ministroek egoera aztertuko dute Kontseiluak astelehenean egingo duen ezohiko bileran, altzairu eta aluminioaren gaineko muga-zergen aurrean adostutako neurriak indarrean sartu bezperan. Hala ere, neurri horiek abuztuaren hasierara arte atzeratuko dituzte.
Gaur egun, AEBk bi muga-zerga jartzen dizkie Europar Batasuneko produktuei: batetik, % 10eko muga-zergak jartzen dizkie Europako produktu guztiei, eta, bestetik, % 25eko tasak jartzen dizkie altzairu, aluminio eta automobilen inportazioei. Hala ere, errekargu horiek bikoiztu eta % 50eraino igo ditzakeela ohartarazi du Trump presidenteak.
Zure interesekoa izan daiteke
Sidenorrek Azkoitiko laminazio trena itxi eta 36 langile Kantabriara lekualdatuko ditu
Siderurgia taldeak Gipuzkoako eta Kantabriako laminazio trenen ekoizpena bateratzea erabaki du, eta, ondorioz, Azkoitian lan egiten duten 250 langileetatik 36 Reinosako lantegira lekualdatuko dituzte.
Erregaiak % 1,26 garestitu dira Irango gatazkagatik, zazpi asteko igoerari eutsita
Garestitze horrek joera-aldaketa berretsi du, azken hilabeteetan gasolina eta diesela % 3,5 eta % 5 baino gehiago merkatu zirelako, hurrenez hurren. Hala ere, depositua betetzeak duela urtebete baino gutxiago kostatzen du.
Eusko Legebiltzarrak Tubos Reunidosen etorkizuna bultzatzea eta Aiaraldean enplegua defendatzea adostu du
EAJk, PSEk eta EH Bilduk industria-proiektu serio bat eta inplikatutako eragile guztien parte-hartzea eskatzen duen zuzenketa bateratua onartu dute.
Eskola jantokietako enpresek % 20ko soldata igoera eskaini dute bost urtetan eta greba bertan behera uztea eskatu dute
Begiraleak martxoaren 10, 11 eta 12an geldituko dira, negoziazioan "aurrerapausorik eman ez delako", sindikatuen arabera. Enpresek ziurtatu dute dagoeneko onartu dituztela kolektiboaren aldarrikapen nagusiak.
Tubos Reunidosek konpainia "birdimentsionatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu du
Enpresak bere eskaintzari eutsi dio asteazken honetako bileran: 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroak eta sustatutako bajen eskaintzan, urteko 38 egunekin.
Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Konpondu da txartel bidez ordaintzeko izan diren arazoak
Intzidentziak lehen ordutik izan du eragina, eta arazoak sortu dira establezimenduetan zein erabiltzaileen artean. Arazoa konpondu da jadanik.
India, aukera ugariko herrialdea euskal makina-erremintarako
Nazioarteko testuingurua benetan zaila den honetan, makina-erremintaren sektoreak aire freskoa bilatzen du geldirik dagoen Europatik eta aurkari bihurtu den Txinatik urrun. Estatu Batuetako merkatua birika nagusia izanik, sektoreak bi gune nagusi ditu helburu: India eta Mercosur.
Denboraldiko lehen antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Sasoiko lehen antxoak euskal portuetara iritsi dira, kostera hasi eta hurrengo egunean. 20 tona sartu dira, esaterako, Getariako portuan. Orain ikusi behar zenbatean saltzen duten kiloa arraindegietan, eta uste bezain gozo ote dagoen.
EAEn 1.100 langabe gutxiago izan dira otsailean, baina Nafarroan langabeziak zertxobait egin du gora
Hego Euskal Herrian 137.000 langabe inguru daude.