Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
ARABAKO ERRIOXA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azken egunetako txingorrak kalte "oso handia" eragin du Arabako Errioxako mahastietan

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren arabera, Samaniego, Navaridas, Leza eta Eskuernaga herrietan jo du gogorren.

viñedo-rioja-alavesa-mayo
Arabako Errioxako mahasti bat, joan den maiatzean. Artxiboko argazkia: EITB

Azken egunetan botatako euriak eta txingorrak kalte "oso handia" eragin du Arabako Errioxako hainbat mahastitan, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren arabera. Dena den, azpimarratu du "sektorearen profesionaltasunari eta erakundeen babesari esker" aurrera egin egingo dutela. 

Zehazki, eragina Samaniego, Navaridas, Leza eta Eskuernaga herrietan nabaritu da nagusiki. 

Halaber, mildiu onddoak gogor jo ditu Arabako Errioxako mahastiak, eta hurrengo uztan eragin nabarmena izango du.

Sailburuak onartu du mahastizainak erabat atsekabetuta daudela, hala ere, adierazi du uste duela sektorearen profesionaltasunarekin eta erakundeen babesarekin aurrera egin ahal izango dutela. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X