Alstom multinazionalak berriro helegitea aurkeztu du Belgikako kontratua CAFi esleitzeko erabakiaren aurka
Konpainia frantziarrak argudio berriak azaldu beharko dizkio Belgikako Estatu Kontseiluari, orain arte organo horrek Beasainen egoitza duen enpresaren alde egin izan baitu.
Alstom konpainia frantziarrak ez du etsi eta berriro helegitea aurkeztu du Belgikan 180 tren eraikitzeko kontratua bereganatzen saiatzeko, 1.700 eta 3.500 milioi euro artekoa. Multinazionalak argudio berriak azaldu beharko dizkio Belgikako Estatu Kontseiluari, orain arte organo horrek Beasainen egoitza duen enpresaren alde egin baitu.
Belgikako trenbide konpainia publikoak (SNCB) CAF "lehentasunezko lizitatzaile" gisa aukeratzea erabaki ondoren, egoitza Belgikan duen Alstom konpainia frantziarrak errekurtsoa aurkeztu zuen eta Siemens konpainiak ere bat egin zuen eskaerarekin.
Hala ere, pasa den uztailean Belgikako trenbide sareak berretsi egin zuen kontratua CAF enpresari emateko erabakia. Aurretik, Belgikako Estatu Kontseiluak bertan behera utzi zuen CAFi datozen urteotako trenen fabrikazioa esleitzeko hartutako erabakia, esleipen-prozesuan gardentasunik eza argudiatuta.
Datozen asteotan berriro elkartuko da Belgikako Estatu Kontseilua Alstom konpainiaren argumentu berriak entzun eta aztertzeko. Orain arte, behin eta berriro defendatu du bere eskaintza CAFena baino 100 milioi euro merkeagoa dela eta tokiko enplegua bermatzen duela.
Alstomen Brujas hirian duen lantegiko langileek ekoizpena eten zuten astelehen honetan, mendeko kontratua ere deitu izan dena lortu ez dutela protesta egiteko.
CAFen historiako kontraturik handienetakoa
CAFek bere historiako kontraturik handienetakoa du parez pare. Martxoan ohar baten bidez jakinarazi zuenez, balizko akordioaren arabera, gehienez 170.000 plazako unitate-kopurua litzateke. Hasierako oinarrizko konpromisoa 1.695 milioi eurokoa da (50.000 plazako unitate-kopurua), azkenean akordioa itxiko balitz.
Hala ere, kontratua osorik betez gero, 3.500 milioi eurora irits liteke, eta, beraz, konpainiaren historiako handienetako bat izango litzateke.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardian eta Glavista enpresen itxiera saihesteko akordioa, gertu; VSF eta Gaviota konpainien bidez
Aiaraldeko bi enpresek, elkarren artean estuki lotuta, 170 eta 240 langile zituzten, hurrenez hurren.
Abian da errenta kanpaina Araban eta Gipuzkoan, eta gaurdanik autolikidazio proposamena onartu daiteke
Astearte honetatik, apirilak 7, Arabako eta Gipuzkoako ogasunek egindako autolikidazio proposamenak onartu edo aldatu ditzakete zergadunek. Ostegunean, apirilak 9, hasiko da errenta aitorpenaren kanpaina Nafarroan, eta apirilaren 15ean, berriz, Bizkaian.
Gaur hasiko da errentaren kanpaina Araban eta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira
Arabako Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, aurten 202.576 lagunek inguru egingo dute errenta aitorpena Araban, eta horietatik % 70 inguru herritarrei dirua itzultzeko izango dira. Kanpaina ekainaren 25ean amaituko da eta gehien erabiliko den modalitatea Rentafacil izango da.
Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran
Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin.
1.033.410 kotizatzaile zeuden martxoan Euskadin, otsailean baino 5.003 gehiago eta 2025eko martxoan baino 10.971 gehiago
Langabeziari dagokionez, martxoan 107.173 pertsona zeuden Lanbiden erregistratuta, otsailean baino 179 gehiago eta duela urtebete baino 1.141 gutxiago. Nafarroan ere igo egin da afiliazioa, eta langabezia, berriz, jaitsi, eta 2008tik izandako daturik onenak izan dira Foru Erkidegoan.
"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute gaur, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun
Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.