Azkenean CAFen esku geratuko da Belgikako trenbide-sarearekin itxitako 3.500 milioi euroko kontratua
Enpresa gipuzkoarrak Belgikako trenbideetarako bagoiak egiteko kontratu publiko bat lortu zuen zuen otsailean, 1.700 eta 3.500 milioi euro arteko kontratua, baina, egoitza Belgikan duen Alstom konpainia frantziarrak errekurtsoa aurkeztu zuen. Hori aztertu duen erakundeak kontratua atzera botatzeko arrazoirik ikusi ez, eta azkenean CAFek esku geratuko da kontratua.
Bere historiako kontraturik handiena itxiko du Beasaingo CAF enpresak. Gipuzkoako enpresak Belgikako trenbideetarako bagoiak egiteko kontratu publiko bat lortu zuen zuen otsailean, 1.700 eta 3.500 milioi euro artekoa, baina Alstom konpainia frantziarrak jarritako helegite batek koloka jarri zuen prozedura.
Belgikako Estatu Kontseiluak bertan behera utzi zuen Belgikako trenbide-sareak (SNCB) CAFi datozen urteotako trenen fabrikazioa esleitzeko hartutako erabakia, esleipen-prozesuan gardentasunik eza argudiatuta. Helegitea aztertu ondoren, kontratua CAFi ematea ontzat eman da.
Asier Zubeldiak, ELA sindikatuak enpresa-batzordean duen ordezkariak, albiste "oso positiboa" dela uste du, eta "hasiera-hasieratik, Gipuzkoako lantegien enpleguan arreta jarriko dugu, Euskal Herriko fabriketan bezala". "Horrek berretsi egiten du kalitatezko lanpostuen aldeko apustua", azpimarratu du Radio Euskadin.
Sare sozialen bidez, Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak nabarmendu du CAFek "bere historiako kontraturik handiena" lortu duela, "harrotasunez hartzen dugun arrakasta". "Euskadi da trenbide industria sektorean mundu mailako txapelduna. Zorionak CAFeko kideei zuen lan gogorragatik, zuek egiten gaituzue herri industriala!", erantsi du.
Hiru eskaintza
Belgikako trenbide-sareak Europa mailako lizitazio bat abiarazi zuen ehunka tren autopropultsatu ordezkatzeko kontratu baterako, eta hiru eskaintza jaso zituen: CAFena, Siemensena eta Alstomena.
CAF "lehentasunezko lizitatzaile" gisa aukeratzea erabaki ondoren, egoitza Belgikan duen Alstom konpainia frantziarrak errekurtsoa aurkeztu zuen Auzitegian, eta aurreikuspenen arabera, gaur heldu daiteke erabakia.
Bernard Belvauxek, Beneluxeko Alstomen filialeko zuzendari nagusiak, "harrigarri" jo zuen erabakia, kontuan hartuta enpresak Belgikan 3.000 laguni lana ematen diela eta bere eskaintza CAFena baino 100 milioi euro merkeagoa zela, tokiko komunikabideek jakinarazi zutenez.
Gobernu federaleko Mugikortasun ministroak, Jean-Luc Cruckek, martxoaren hasieran esan zuen kontratu publikoei aplikatu beharreko Europako arauak errespetatu zirela erabaki hori hartzerako, eta CAF lehentasunezko lizitatzaile gisa mantentzeko erabakia aho batez hartu zuela SNCBko enpresa-batzordeak, herrialdeko talde politiko guztietako ordezkariek osatutako batzordea.
CAFen historiako kontraturik handienetakoa
CAFek bere historiako kontraturik handienetakoa du parez pare. Martxoan ohar baten bidez jakinarazi zuenez, balizko akordioaren arabera, gehienez 170.000 plazako unitate-kopurua litzateke. Hasierako oinarrizko konpromisoa 1.695 milioi eurokoa da (50.000 plazako unitate-kopurua), azkenean akordioa itxiko balitz.
Hala ere, kontratua osorik betez gero, 3.500 milioi eurora irits liteke, eta, beraz, konpainiaren historiako handienetako bat izango litzateke.
NMBSren (Belgikako Trenbideen Sozietate Nazionala) zuzendaritza batzordeak baimena eman zuen "preferred bidder" gisa aukeratutako enpresarekin erosketa prozesuarekin aurrera jarraitzeko, akordioa behin betiko ixteko helburuarekin.
Gainera, Belgikako Gobernuak justifikatu egin zuen SNCBk CAF aukeratu izana 600 tren egiteko, nahiz eta Frantziako Alstom konpainiak eskaintza merkeagoa aurkeztu eta Belgikan bertan lantegiak izan. Belgikako Charleroi (hegoaldean) eta Brujas (iparraldean) hirietan ditu lantegiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.