Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
MERKATARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako Errioxako ardoak, txakolinak eta sagardoak Mexikora bidaiatu dira, Euskadi globalaren enbaxadore gisa

Amaia Barredo sailburua Mexiko Hirian da 23 euskal upeltegiren ordezkaritzarekin batera, euskal gastronomiaren kalitate eta bikaintasun zigiluarekin merkatu berriak irekitzeko asmoarekin.

Amaia Barredo, Mexikon. Argazkia: Irekia

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Amaia Barredo, Mexiko Hirian da egunotan, Arabako Errioxako 23 upeltegirekin, euskal lurraldeko ardo, txakolin eta sagardoa ezagutarazteko, Latinoamerikako merkatuan euskal produktuen presentzia indartzeko eta inportatzaile, banatzaile, gastronomo eta erakundeetako ordezkariekin harremanak estutzeko.

Dastatzeak, show-room bat eta masterclass bat izango dira Mexikoko hiriburuko Euskal Etxean. Bertan, Barredok nabarmendu zuenez, "Euskadin ekoitzitako jan-edatekoak dira kalitatezko eta bikaintasunezko merkatuetara irekita dagoen herrialde baten erreferentzia onena".

Ardogintzako elkarteekin, Querétaroko Gobernuko ordezkariekin eta Mexikoko Nekazaritza Idazkaritzako ordezkariekin ere bildu da euskal ordezkaritza, baita Mujeres in Taninos elkarteko emakumeekin ere, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean emakumeak ikusaraztea sustatzen baitu.

Iaz, Arabako Errioxako ardoek EAEko ardoen esportazioen bolumenaren % 69 eta fakturazio osoaren % 90 bildu zuten, eta Erresuma Batua eta Estatu Batuak izan ziren merkatu nagusiak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X