ZAINTZA-ZERBITZUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

BetiOn arreta zerbitzuak langileen aurkako erasoak eta babes falta salatu ditu

Sindikatuek beharginen osasunarekin "ez jolasteko" eskatu diete enpresari eta Eusko Jaurlaritzari, eta protesta elkarretaratzea deitu dute irailaren 9rako.

Concentración de la plantilla de BetiON ante la sede del Gobierno Vasco en Bilbao

Protesta bateko irudia. Artxiboko argazkia.

BetiOn arreta zerbitzuko zentroarteko batzordeak (ESK, LAB, ELA eta UGT sindikatuek osatua) salatu du hiru langilek erasoak jasan dituztela azken bi hilabeteotan, bai zerbitzuaren erabiltzaileen aldetik, bai eta horrekin zerikusirik ez duten zenbait lagunen aldetik ere. 

Sindikatuek ohar bidez salatu dutenez, egoera horien aurrean enpresak ez du protokolorik aktibatu, eta pertsona horiek "babesik gabe" utzi ditu.

Batzordeak zehaztu du hiru langile horiek irain matxistak eta jazarpena pairatu dituztela. 

Gaineratu dute, bestalde, enpresak eta zerbitzuaren arduradunak, hots, Eusko Jaurlaritzak, ez dietela erasotzaileei zerbitzuan baja eman.

Horregatik guztiagatik, langilearen osasunarekin "ez jolasteko" galdegin diete konpainiari eta Jaurlaritzari, eta elkarretaratzea deitu dute, irailaren 9rako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X