Nafarroak iruzurraren aurkako plana onartu du, NaTicket ezarrita
Foru Gobernuak NaTicket izeneko programa aplikatuko du hurrengo hiru urteetan, Euskadiko TicketBAI sistemaren antzekoa, fakturazioa unean-unean kontrolatzeko.
Nafarroako Gobernuak iruzur fiskalaren aurkako plana onartu du, hurrengo hiru urteetarako. Berrikuntza nagusia NaTicket da, Euskadiko TicketBAIren baliokidea, eta horren bidez kontrolatu nahi da enpresen eta entitateen fakturazio guztia.
Jose Luis Arasti Ogasun sailburuak azpimarratu duenez, proiektua aurretiko fasean dago oraindik, eta ez da ezartzeko data zehatzik jarri, baina lurraldeari egokitutako berezitasunak izango ditu.
Sistema berriaz gain, planak kudeaketa erraztu nahi die edozein irregulartasun borondatez zuzendu nahi dutenei, iruzurra prebenitzeko modurik onena zergadunaren lankidetza delakoan.
Era berean, ikuskapenak indartzea eta delitu informatikoen ikerketan eta kriptoaktiboen kontrolean aurrera egitea aurreikusten du Foru Gobernuak. "Iruzurraren aurka borrokatzea funtsezko tresna da zerbitzu publikoei eusteko", azpimarratu du Arastik.
Oraingoz, ez da jakitera eman zer aurrekontu izango duen iruzurraren aurkako planak, ezta zenbat ikuskatzaile eta baliabide erabiliko diren zergak kontrolatzeko plana indartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Eskola jantokietako enpresek % 20ko soldata igoera eskaini dute bost urtetan eta greba bertan behera uztea eskatu dute
Begiraleak martxoaren 10, 11 eta 12an geldituko dira, negoziazioan "aurrerapausorik eman ez delako", sindikatuen arabera. Enpresek ziurtatu dute dagoeneko onartu dituztela kolektiboaren aldarrikapen nagusiak.
Tubos Reunidosek konpainia "birdimentsionatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu du
Enpresak bere eskaintzari eutsi dio asteazken honetako bileran: 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroak eta sustatutako bajen eskaintzan, urteko 38 egunekin.
Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Konpondu da txartel bidez ordaintzeko izan diren arazoak
Intzidentziak lehen ordutik izan du eragina, eta arazoak sortu dira establezimenduetan zein erabiltzaileen artean. Arazoa konpondu da jadanik.
India, aukera ugariko herrialdea euskal makina-erremintarako
Nazioarteko testuingurua benetan zaila den honetan, makina-erremintaren sektoreak aire freskoa bilatzen du geldirik dagoen Europatik eta aurkari bihurtu den Txinatik urrun. Estatu Batuetako merkatua birika nagusia izanik, sektoreak bi gune nagusi ditu helburu: India eta Mercosur.
Denboraldiko lehen antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Sasoiko lehen antxoak euskal portuetara iritsi dira, kostera hasi eta hurrengo egunean. 20 tona sartu dira, esaterako, Getariako portuan. Orain ikusi behar zenbatean saltzen duten kiloa arraindegietan, eta uste bezain gozo ote dagoen.
EAEn 1.100 langabe gutxiago izan dira otsailean, baina Nafarroan langabeziak zertxobait egin du gora
Hego Euskal Herrian 137.000 langabe inguru daude.
Petrolioaren prezioak % 3 inguru egin du gora, eta burtsetan jaitsierak izango dira, Iranen aurkako erasoen ondorioz
Petrolio gordinaren prezioarekin batera, gas naturalarena ere igotzen ari da; izan ere, Herbehereetako TTF merkatuan, Europako erreferentzietako bat, hilabeteko epean entregatzeko gasaren prezioa % 22 gehiago igo da, 53,14 dolarreraino.
EAEko enpresek 1.130 milioi euro esportatu zituzten Ekialde Erdikora 2025ean, guztizkoaren % 3,8
Guztira 42 euskal enpresak 63 ezarpen dituzte Ekialde Erdikoko hainbat herrialdetan.
Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu
Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.