TRANSFERENTZIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak ez du onartu aireportuen kudeaketa osoa Euskadira transferitzea

Diario Vasco egunkariak argitaratu duenez, Eusko Jaurlaritzak erabaki estrategikoetan iritzia eman ahal izatea proposatu du Espainiako Gobernuak, baina osorik eskualdatzea baztertu du, Estatuaren eskumen esklusiboa delako.

Roissy en France (France), 03/07/2025.- Passengers inside Roissy-Charles de Gaulle Airport during a French air traffic controllers' strike, in Roissy-en-France outside Paris, France, 03 July 2025. The French UNSA-ICNA union has called for a two-day strike on 03 and 04 July over working conditions, causing travel disruption. (Francia) EFE/EPA/YOAN VALAT
Aireportua. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak urriaren 1ean Madrilen egingo duen bileran planteatuko du Loiuko, Forondako eta Hondarribiko kudeaketan parte hartzeko asmoa, baina Espainiako Gobernuak, Diario Vascok berri eman duenez, ez du onartu eskumena osorik eskualdatzea, eta Euskadik inbertsioetan, aireportu-planetan edo konektibitatean iritzia eman ahal izateko atea ireki besterik ez du egingo.

Maria Ubarretxena Gobernantzako sailburuak astelehenean Radio Euskadin aurreratu zuenez, aireportuen kudeaketa da transferentzien negoziazioko hurrengo paketea, baina aitortu zuen horretarako bidean hainbat oztopo dagoela. EAEren eskarien artean daude slotei eta inbertsioei buruz erabaki ahal izatea eta aerodromoetako akzioetan parte hartzea.

Hala ere, Espainiako Gobernuak azpimarratu du intereseko aireportuak, EAEko hirurak, Estatuaren eskumen esklusiboa direla. Gainera, gogorarazi du Aenak, aireportuen kudeatzaileak, kapital pribatua duela (% 49), eta horrek zaildu egiten duela Euskadiri osorik eskualdatzea.

Uztailean Pedro Sanchezek eta Imanol Pradalesek lortutako akordioa da datorren asteko hitzordurako oinarria. Horretan jasot zen ez zela transferentziarik egongo, baina Eusko Jaurlaritzak erabaki estrategikoetan parte hartzeko aukera aztergai utzi zen.

Datorren asteazkenean aireportuen arloko lehen azpibatzordea egingo da, Madrilen. Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa joango da forora, eta kudeaketa partekaturako formula baterantz aurrera egiten saiatuko da, urtea amaitu aurretik egiteke dauden transferentziak osatzeko ezarritako egutegiaren barruan.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X