LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Petronorreko enpresa-batzordeak "guztiz abusuzkotzat" jo ditu gutxieneko zerbitzuak, eta auzibidera joko du

Salatu dutenez, Petronorreko zuzendaritzak "uko egiten dio" greba-batzordeari eman behar dion informazioa emateari, araudiari jarraikiz "betetzen ez duen guztia" gainbegiratu eta egiaztatu ez dezaten.

Rueda de prensa del comité de Petronor en Muskiz



REMITIDA / HANDOUT por UGT

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

25/9/2025
Petronorreko enpresa-batzordearen prentsaurrekoa. Argazkia: EFE

Petronorreko enpresa-batzordeak "guztiz gehiegizkotzat" jo ditu joan den ostegunean hasitako greba mugagabearen ondorioz ezarritako gutxieneko zerbitzuak, eta, ondorioz, auzitegietara joko du, grebarako eskubidea defendatzeko helburuarekin.

Petronorreko langileek greba mugagabea abiatu dute ostegun arratsaldean, aldagela beste eraikin batera aldatzeak lanaldia "luzatzea" dakarrela salatzeko. Ildo horretatik, enpresarekin duten lan-harreman nekeza salatu dute, baita findegiaren instalazioen "narriadura" ere.

Langileen batzordea osatzen duten sindikatuek (UGT, CCOO, TU eta ELA)  jakinarazi dute ostegunean deitu zutela Petronorreko zuzendaritza, eta negoziatzeko prest zeudela berretsi zioten. Zuzendaritzak uko egin zionez, araudia "zorrotz" betetzeko eskatu zioten, eta merkatu nazionalaren hornidura helburu ez duen jarduera oro bertan behera uzteko, hau da, instalazioen % 80 inguru berehala gelditzeko.

Salatu dutenez, Petronorreko zuzendaritzak "uko egiten dio" greba-batzordeari eman behar dion informazioa emateari, araudiari jarraikiz "betetzen ez duen guztia" gainbegiratu eta egiaztatu ez dezaten.

"Bart 40 pertsonak baino gehiagok bikoiztu zuten txanda, eta une honetan hirukoizten ari diren pertsonak daude, lanean 18 ordu jarraian baino gehiago daramatzatenak, txanda faltagatik lanpostua uztea ezinezkoa delako. Horrek esan nahi du akituta dauden pertsonei dagokiela instalazioa zaintzea", kritikatu dute.

Hori guztia dela eta, Petronorreko zuzendaritzari eskatu diote "nagusikeria alde batera uzteko, hausnartzeko, negoziatzeko eta zentzurik gabeko inposaketekin amaitzeko". 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X