ALOKAIRUEN PREZIOEI MUGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostian, 60 metro koadroko pisu baten alokairua 800 eurokoa izango da gehienez jota

Gipuzkoako erreferentziazko prezioen indizea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, asteazken honetan indarrean sartuko da Gipuzkoako udalerri tentsionatuetan alokairuen prezioa mugatzeko aukera ematen duen araua. Irunen, 60 metro koadroko etxebizitza bat alokatzeko ezingo da 624 euro baino gehiago eskatu.

 

Donostia etxebizitzak

Etxebizitzak, Donostian. Argazkia: EFE

Gipuzkoako lurraldean erreferentziazko prezioen indizea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, asteazken honetan indarrean sartuko da Donostia, Irun, Errenteria, Lasarte-Oria eta Zumaian, besteak beste, udalerri tentsionatuetan alokairuak mugatu ahal izateko araua.

Horrela, asteazken honetatik aurrera Gipuzkoako eremu tentsionatuen gehieneko prezioak eskura izango dira. Bertako biztanleen errenten eta etxebizitzen prezioen datuak gurutzatuta, 60 metro koadroko pisu bat alokatzeko ezingo da 800 euro baino gehiago eskatu, eta 928 euro baino gehiago, 70 metro koadroko pisuen kasuan. Irunen, 60 metro koadroko apartamentu bat, adibidez, gehienez jota, 624 euroan jarri ahal izango da alokairuan. Etxebizitza ondo ez badago, alokairuak txikiagoa izan beharko du, eta etxebizitza berria bada, zertxobait garestitu ahal izango da.

Indize berri horrek honako hauei eragingo die: bost higiezin edo gehiago dituztenei, lehen aldiz alokairuko merkatuan sartzen diren etxebizitzei eta azken bost urteetan errentan hartu ez direnei.

Eneko Goia Donostiako alkateak gogorarazi du Espainiako Aldizkariak astearte honetan argitaratutako Gipuzkoako erreferentziazko prezioen indizeak "eragina duela alokairuaren merkatuaren % 10ean", izan ere, " % 90 araututa zegoen, nolabait esateko".

Araban eta Bizkaian itxaron egin beharko da indize horren berri izateko, Espainiako Etxebizitza Ministerioa Aldundien Ogasunaren datuen zain baitago oraindik.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X