PENTSIODUNAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Imsersoko bidaiak astelehen honetatik aurrera izango dira eskuragarri

Hainbat berritasun dakar aurtengo uztak, besteak beste, hotel jakin batzuetan animaliekin bidaiatzeko aukera egongo da, penintsulako kostaldera eta uharteetara egiten diren bidaietan. Lekuen % 2 gordeko dira horretarako.

calor verano playa beroa uda hondartza donostia san sebastian gente mayor pensionista adinekoak pentsiodunak

Hondartza. Argazkia: EFE

2025-2026 denboraldiko Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Espainiako Institutuaren (Imserso) bidaiak astelehen honetan jarriko dira salgai Hego Euskal Herrian. 55 urtetik gorakoentzako 879.000 plaza baino gehiago izango dira aurten Espainiako Estatu osoan.

Institutuak irailean bidali zizkien egiaztapen-gutunak pentsiodunei, bidaiak erreserbatu ahal izateko, eta astelehen honetan aktibatuko da salmenta bidaia-agentzietan.

Aurten 879.213 plaza eskaintzen dira Estatu osoan, horietatik 440.284 penintsulako kostalderako, 228.142 uharteetako kostalderako, eta 210.787 bestelakoetarako.

Hainbat aukera berri izango dira, eta, esaterako, hotel jakin batzuetan animaliekin bidaiatzeko aukera egongo da, penintsulako kostaldera eta uharteetara egiten diren bidaietan. Lekuen % 2 gordeko dira horretarako.

Gainera, 100 euroko gehigarri bat ezarriko zaie goi-denboraldian bidaiatzen dutenei (urrian, maiatzean eta ekainean penintsulan eta Balear Uharteetan; abenduan, urtarrilean eta otsailean Kanaria Uharteetan) eta kanpainan zehar erreserba bat baino gehiago egiten dutenei.

Probintzietako hiriburuetan lau eguneko egonaldia 132,91 euroan dago, eta 564,72 euroan Kanarietara hamar eguneko bidaia, garraioa barne.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X