Gasteizko lorezainek akordioa berretsi dute eta amaiera emango diote 6 hilabete baino gehiagoko grebari
% 25eko soldata-igoera lineala, urteko lanaldia murriztea, erretiro partziala hartu ahal izatea eta baimenak hobetzea lortu dute akordioari esker.
Gasteizko lorategiak eta berdeguneak mantentzeko Udalak azpikontratatutako Enviser enprsako langileek berretsi egin dute astearte honetan, atzo enpresa-batzordeak eta zuzendaritzak lortu zuten aurreakordioa. Beraz, sei hilabete baino gehiagoko grebari amaiera eman ahal izango diote.
Langileek arratsaldean egindako bi batzarretan hartu dute erabakia. Batzar bat LAB eta ESK sindikatuek deitu dute eta bestea ELAk. Bi kasuetan langileek gehiengoz babestu dute aurreakordioa. Guztira, aldeko 46 boto eta kontrako 8 izan dira. Akordioa asteazken honetan berretsiko da Precon.
Akordioak aurrerapen nabarmenak ditu. Alde batetik, 5.000 euroko soldata-igoera linealak jasotzen ditu hitzarmena indarrean egongo den aldirako (2025-2028), hau da, % 25 inguru igoko da.
Gainera, LAB sindikatuak ohar batean azaldu duenez, urteko lanaldia 108 ordu murriztea, txanda-kontratuari lotutako erretiro partziala hartzea, lizentziak eta baimenak hobetzea eta ogitartekoaren denbora luzatzea ere adostu dute.
Sindikatuak pozik agertu dira lortutako akordioarekin, eta langileak zoriondu dituzte hilabete horietako mobilizazioengatik.
Martxoaren 26an hasi zuten greba Enviserreko langileek. Hitzarmen propioa eskatu eta une horretara arteko lan-baldintzak salatzen zituzten. Izan ere, lanbide arteko gutxieneko soldata ozta-ozta gainditzen duen Estatuko lorezaintzako hitzarmenaren menpe zeuden.
Ekainaren erdialdera, Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzu batzuk agindu zituen, enpresak eta Udalak eskatuta, "gizartearentzako funtsezko zerbitzuen mantentzea bermatzeko".
Grebak hainbat eremutan izan du eragina, hala nola, udal igerilekuetako berdeguneetan eta hainbat jaietan, besteak beste, Araba Euskarazen eta Olarizuko erromerian.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak zuhurtzia eskatu du AEBko Auzitegi Gorenak muga-zergen eta Trumpen tasa global berriaren inguruan hartutako erabakiaren ostean
Gogoratu du indarrean jarraitzen dutela altzairu eta aluminioari (% 50) eta autoei (% 15) eragiten dieten muga-zergek.
Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileei babesa adierazteko mobilizazio jendetsua egin dute
"Ez diegu utziko etorkizuna lapurtzen" lelopean, Amurrioko kaleak zeharkatu dituzte. Aiaraldea eskualdeak egoera kritikoa bizi du, Arabako langabezia-tasa handienarekin, eta mobilizazio horrek inguruko industria defendatzeko ere balio izan du.
Medikuek hiriburuetan egindako manifestazioekin eman dute amaitutzat estatutu propioa eskatzeko astebeteko greba
Parte-hartze handia egon dela ziurtatu dute, eta ezohikoa izan arren, zerbait lortzeko grebaren bidea azpimarratu besterik ez dutela egin. Aldaketarik ez badago, grebaren bigarren astea martxoaren 16an hasiko da.
Lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela
Pradalesek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta erosketan parte hartzen ari diren gainerako akziodunek erabakia hartu dute jada. "Ayesa Donostian sortu eta garatu zen, eta bertan jarraitu behar du", esan du.
Etxebizitzen salerosketak % 14,7 hazi ziren iaz EAEn, 2007ko burbuilako markak gaindituz
INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi dituen datuen arabera, salerosketen kopuruak bigarren urtez jarraian egin du gora.
Jauregik dio industria bazkide bat aurkitu behar dela, eta horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak bere elkartasuna adierazi die Tubos Reunidoseko langileei, baina enpresaren egoera oso larria dela nabarmendu du. Gakoa industria bazkide bat aurkitzea dela esan du, eta gaineratu du horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea.
Ayesaren egoitza Donostian egongo da
Imanol Pradales lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela, akziodunek adostu dutenez.
Albiste izango dira: Medikuen greba, Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileen mobilizazioa, eta Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa
Orain.eus atarian gaur albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Langile talde batek Metal Group erosi eta Legutioko planta salbatu nahi du
Duela aste batzuk, enpresak itxi zuen, bezero nagusiak bere piezak erosteari utzi eta Txinan erostea erabaki ondoren.
Sidenorren otsailaren 10eko erregistroa baliogabetzeko eskatu dio Jainagak Espainiako Auzitegi Nazionalari
Espainiako Polizia Nazionala Basauriko Sidenorren egoitzara sartu zen Israeli altzairua saltzeagatik egindako ikerketari buruzko informazioa biltzeko.