Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak ostiralean argitaratuko du BBVAren eskaintzari buruzko emaitza
Baliteke BBVA Sabadell erosteko eskaintza publikoa egitera behartzea, besteak beste.
BBVA, Banco Sabadell eta bi erakundeetako akziodunak erosteko eskaintza publikoaren (EEP) emaitzen zain daude. Eskaintzaren epea joan den ostiralean amaitu zen, eta onartu den ala ez urriaren 17ra arte ez da jakingo, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak aurreratu zuenez.
BBVAren eskaintzaren baitako hurrengo mugimenduei buruzko "informazio kontraesankorren" aurrean, ikuskatzaileak argibide hori eman behar izan zuen. Eskaintzaren emaitzatik eratorritako erabakiak hilaren 17an bertan jakinaraziko zaizkio merkatuari.
EEParen emaitzaren ondorioetako bat izan daiteke BBVAk Sabadell erosteko eskaintza publikoa egin behar izatea, eskaintza horiek arautzen dituen Errege Dekretuari jarraituz.
Zehazki, BBVA kontrolaren % 30era iritsi, baina onarpenaren % 50era lortzen ez badu, uko egin diezaioke onarpenaren gutxieneko atalaseari, eta tarte horretan gera daiteke. Hala ere, horrek beste EEP bat abiaraztera behartuko luke, Sabadellen ez duen kapitalaren truke, eta bidezko prezio batean.
Hori gertatuz gero, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak prezio ekitatiboa zehazteko irizpideak jakinaraziko lituzke, eta horren azpitik ezingo litzateke kokatu eskaintzaileak ezarritako prezioa.
Azken egunetan zifra-dantza bat egon da EEParen balizko onarpena dela eta. Joan den asteazkenean Europa Press albiste agentziak egindako elkarrizketa batean, Carlos Torres BBVAren presidentea ziur agertu zen % 50 gaindituko zuela eta % 60ra ere irits zitekeela.
Bestalde, Banco Sabadellek uste du zaila dela onarpena gutxieneko kuotara iristea. "Oso zaila da % 30era iristea, eta % 30era iristen badira, justu-justu izango da. Logikoena da kontseiluak berak aurrera ez egitea erabakitzea, BBVA arriskuan jartzea delako", adierazi zuen Cesar Gonzalez-Bueno Banco Sabadellem kontseilari delegatuak Europa Pressekin asteartean izandako elkarrizketan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiako Ogasunak 1.317 euro itzuliko ditu batez beste errenta aitorpenean
Foru Ogasunak aurreratu du herritarren alde aterako dela errenta aitorpena, eta zergadunen % 70i itzuliko zaiela dirua.
Energiaren prezioek, berriz ere gora: Brent petrolioa % 7 igo da, eta gas naturala, % 8,5
Estatu Batuek Iranen aurka egindako erasoaren aurretik, Brent upelaren prezioa 72 dolarrean zegoen; gaur, berriz, 102 dolarrera iristear dago.
Donostiako alkateak eskatu du turismo zerga uda honetarako ezarri ahal izatea
Donostiako alkate jeltzaleak, Jon Insaustik, turismo zerga uda honetan aplikatu ahal izatea galdegin du, eta alderdi politikoei eskatu die foru arauaren proiektuaren zuzenketen tramitea aprobetxa dezatela, hori posible izan dadin.
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.