Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Ordainketa birtuala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bitcoin bidezko ordainketak onartzen dituen EBko lehen azoka izango da Barakaldokoa

Azaroaren 18an iritsiko da Barakaldoko merkatura ordainketak kriptotxanponak edo bestelako sistema digitalak erabiliz egiteko aukera, eta bertako postu gehienetan onartuko dituzte.

mercado de abastos
Barakaldoko azoka. Argazkia: Barakaldoko Udala

Barakaldoko azoka hilabete barru hasiko da bitcoina erabiltzen, eta ordainketa birtualak onartzen dituen Europako lehen merkatua izango da. Orain arte bezala, eskudirutan eta kreditu txartel bidez ordaintzeko aukera ere eskainiko dute bertan.

Barakaldoko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu Elkarteak bultzatu du ekimena, Barakaldoko Merkatuarekin batera, eta, gaur bertan, sistema digitalak baliatuz ordainketak egiten aritu dira, proba gisa, azaroaren 18tik aurrera postu gehienetan erabiliko baitira.

Interesa duten merkatarientzako informazio eta prestakuntza fasea bukatuta, saltzaileek ikusi dute nola egiten diren bitcoin bidezko ordainketak. "Euskarri seguruak" dituzte horretarako, eta elkarte horretako presidenteak azaldu duenez, ordainketak egiteko modu berria "erraza eta praktikoa" da.

Diru digitala udalerriko gainerako establezimenduetara ere zabaldu nahi dute.

Bitcoin bidezko ordainketak QR kode bat erabiliz egingo dira. Kodea aplikazio baten bidez eskaneatuko da, eta komisioa izango du, txartelarekin egindako ordainketetan bezala. Erosketa amaitutakoan, salerosketaren tiketa aterako da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X