Diru-sarrera txikienak dituzten autonomoen kuotak izoztea proposatuko du Gizarte Segurantzak, 2026rako
"Ministerioa lantzen ari den proposamena egiteko kolektiboari entzuten ari zaio, eta datorren urterako lehenengo hiru kuotak izoztea dakar", adierazi du Elma Saizek, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak.
Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak diru-sarrera txikienak dituzten autonomoen kuotak izoztea proposatu du. Horrela, Ministerioak aldatu du joan den astean hartutako erabakia; alegia, 2026an autonomoen kuotak igotzea. El Pais egunkarian eman du horren berri ministroak.
"Ministerioa lantzen ari den proposamena egiteko kolektiboari entzuten ari zaio, eta datorren urterako lehenengo hiru kuotak izoztea dakar", adierazi du ministroak. Erabakiaren funtsa "sektore ahulenekiko sentsibilizazioa" bermatzea dela gaineratu du Saizek.
Ministroak elkarrizketa horretan adierazi duenez, bizitza osoan zehar lan egin eta gero erretiroa hartzen duen autonomoek batek askoz gutxiago kobratzen du soldatapeko batek baino; hain zuzen, 650 euro gutxiago. Hori horrela, ministroak azpimarratu du "kotizazioak direla arrakala hori arintzeko modu bakarra".
"Ni neu jarri nintzen pankartaren atzean, autonomoa nintzenean, (Jose Maria) Aznarren agintaldietan, diru-sarreren benetako kotizazioa aldarrikatzen, norberak irabazten duenagatik kotizatzea lortzeko. Hori 2022an konpondu zen, Kongresuan, aldeko 260 botorekin bozkatuzen legea, PPren botoekin ere. Lege hura autonomoen ordezkaritza handieneko elkarte guztiek ere babestu zuten (ATA, UPTA eta Uatae)", azaldu du Saizek.
Hala ere, ministroak dio Gobernuak ez duela "inola ere" diru-sarreren araberako kotizazio-sistemaren legea indargabetzea planteatzen; izan ere, "urte asko behar izan ditugu lege hori aurrera ateratzeko".
Astelehen honetan, 11:30ean, bilduko da berriro Gizarteratze Ministerioa ATA, UPTA eta Uatae erakunde autonomoekin eta gizarte-eragileekin. Bilera horretan, autonomoek hurrengo urteetan ordaindu beharko dituzten kuotak eztabaidatzen jarraituko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela