IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer gertatuko da orain Talgorekin, Jose Antonio Jainaga ikertu ondoren?

Israelgo armamentu-enpresa bati ustez altzairua saltzeagatik Auzitegi Nazionalean irekitako auziak zalantzak sortu ditu Talgoren % 30 erosteko operazioaren etorkizunaren inguruan. Euskal erakundeek konpromisoari eutsi diote, baina Espainiako Gobernuak inbertsioa geldiaraz dezake.
(Foto de ARCHIVO)

Factoría de Talgo Las Matas, a 27 de agosto de 2024, en Las Rozas, Madrid (España). La Junta de Inversiones Extranjeras del Ministerio de Economía, Comercio y Empresa ha denegado la Oferta Pública de Adquisición (OPA) presentada por el grupo húngaro Magyar Vagon para hacerse con el 100% de Talgo, aludiendo a razones de seguridad nacional, según fuentes del Gobierno.



Alejandro Martínez Vélez / Europa Press

27 AGOSTO 2024;MADRID;GOBIERNO;OPA;MAGYAR;TALGO

27/8/2024
Argazkia: Europa Press

Talgoren etorkizuna kolokan da berriro, Jose Antonio Jainagaren aurka abiatutako ikerketa judizialaren berri izan ondoren. Auzitegi Nazionalak Israelen armamentua fabrikatzen duen enpresa bati ustez altzairua saldu izana ikertu du, eta horrek zalantza sortu du funtsezko prozesu batean: euskal erakunde publiko eta pribatu batzuek tren-konpainiaren ia % 30 erosteko aukera.

Operazioa aste honetan bertan zehaztu behar da. 155 milioi eurotan baloratu da, eta 150 milioiko finantzaketa dauka. Inbertsioaren banaketan, Sidenorrek 45 milioi jarriko zituen, eta gainerakoa, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak, Kutxabankek, BBK eta Vital fundazioek, foru aldundiek eta Mondragon Korporazioak ordainduko zuten.

Lehen lehendakariorde Ibone Bengoetxeak Radio Euskadin adierazi zuenez, "Talgo eskuratzeko prozesuak aurrera jarraitzen du". Bestalde, Aitor Esteban EAJren presidenteak eskatu du "epaiketa egin baino lehen, enpresaburua ez kriminalizatzeko".

Hainbat iturriren arabera, Espainiako Gobernuak zalantzak agertu ditu operazioan parte hartzean jarraitzeko. Ministroen Kontseiluak 75 milioi euroko inbertsioa onartu zuen, SEPIren bitartez, baina ekarpen hori kolokan dago orain.

Pentsatzekoa da inplikatutako eragileek hurrengo egunetan adieraziko dutela konpromisoari eusten doiten edo ikerketa judizialak Talgon sartzea birplanteatzera behartzen dituen.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X