Petronorreko langileek greba mugagabean jarraitzen dute eta enpresa batzordeak ukatu egin du aldageletako greba dela
Langileen % 80k zuzendaritzaren eta gehiengo sindikalaren artean lortutako itunaren aurka bozkatu dute, eta, beraz, "aldageletako gerra" deritzona auzitegietan argituko da. Petronorrek geldirik jarraitzen du duela hilabete eta erditik.
Petronorreko langileak greba mugagabean daude pasa den irailaren 25etik, eta itxura guztien arabera, lan gatazka konpontzetik urrun dago. Aldageletako gerra esaten ari zaio gatazkari, baina langile batzordeko ordezkari batzuen arabera ez da horrela eta lan harremanen eta instalazioen "okertzearen" aurka borroka egiten ari dira.
Enpresa batzordeko ordezkariek elkarretaratzea egin dute, gaur goizean, Kutxabankek Bilbon dituen bulego nagusien aurrean. Izan ere, Kutxabank Petronorren akzioen % 15aren jabe da.
Atzo, langile batzarrak baztertu egin zuen Petronorreko zuzendaritzak eta CCOO eta UGT sindikatuek lorturiko akordioa (333 boto alde eta 84 kontra).
Hortaz, langileek ez dute onartu plantako zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak lortutako akordioa.
Epaileak prozesu judizialarekin jarraitu aurretik bozketa egiteko eskatu zuen, eta onartu zuen aldagelak lekuz aldatzeak lanaldia handitzea zekarrela. Lekualdaketaz geroztik, langile bakoitzak egunean 30 minutu gehiago inbertitzen zituen lantegian. Horren truke, enpresak denbora gehigarri hori urtean sei egun librerekin konpentsatzea eskaintzen zuen.
Langileek gaitzetsi egin zuten, eta, hori dela eta, duela hilabete eta erdi, irailaren 25ean, greba mugagabea hasi zuten. Ordutik, Petronorren produkzioa partzialki geldituta dago. Gauzak horrela, legeari jarraituta, egoera honetan, eskaera nazionalari soilik erantzun behar du lantegiak. Beraz, kanpo-salmentak, konpainiaren fakturazioaren % 35 inguru, etenda jarraitzen du.
Hemendik aurrera, epaitegian argituko da lengileeri zer konpentsazio dagokien. Bien bitartean, grebak eta aldagelen auziak Euskadiko industria estrategikoetako bat koloka dute.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.