EITB DATA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azken hamarkadan, nabarmen handitu da hipotekarako eskatzen dugun diru-kopurua: % 30 gehiago

Azken hamarkadan, etxebizitza ordaindu ahal izateko hipoteken zenbatekoak gora egin du Euskadin, Nafarroan eta Espainian. Izan ere, 2024. urtean azken hamarkadako markak hautsi ditugu.

Hipotekak

Azken hamarkadan, etxebizitza ordaindu ahal izateko hipoteken kopuruak nabarmen egin du gora Euskadin, Nafarroan eta Espainian. Izan ere, azken hamarkadako markak hautsi ditugu 2024. urtean: EAEn % 82ko hazkundea izan da, % 50ekoa, Nafarroan, eta % 103koa, Espainian. 

Bestalde, 2007an, hipoteken batez besteko zenbateko maximoak 164.406 eurokoak ziren. Egun, EITB Dataren arabera, 159.813 euroko hipoteka dugu, batez beste, Euskadin, "burbuila" sasoiko kopuruetatik oso gertu.

Nafarroan, batezbesteko hipoteka 127.932 eurokoa da, eta Espainian, 145.361 eurokoa.

Azken hamar urteetako bilakaerari begiratuz gero, batez besteko zenbateko hori % 32,9 igo da Euskadin, % 23,8, Nafarroan, eta % 42,2, Espainian.

Zer hipoteka mota eskatzen dugu?

2024an, tasa finkoko hipotekak erdiak baino gehiago ziren Euskadin, % 52,1 zehazki. Hori ez zen ohikoa 2007an, orduan tasa finkoko hipoteken kopurua oso-oso txikia zen eta. 2016an hasi ziren ugaritzen.

Familien finantza-ahalegina

2024an, finantza-ahaleginaren tasa daturik altuenera iritsi zen (% 30) Euskadin, serieko balio txikiena baino ehuneko hiru puntu gorago kokatuta. 

Hala, balio hori askoz handiagoa zen 80ko eta 90eko hamarkadetan. Orduko hartan, ahalegin finantzarioaren gorakada etxebizitzaren batez besteko prezioaren igoerak eragin zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X